PSE-EEk salatu du Gobernuak “utzikeriaz” jokatu duela ekonomia eta enplegua sustatzeko programekin
Urtebete beranduago esleitu ditu 2014an titulua jaso zuten gazteak nazioartekotzeko 370 beka
![Vicente Reyes Eusko Legebiltzarrean. [Argazkia: Euskal Soziailstak]](/upload/foto-original-Vicente-Reyes-en-el-Parlamento-Vasco-Foto-Socialistas-Vascos-Vicente-Reyes-Eusko-Legebiltzarrean-Argazkia-Euskal-Soziailstak-5512a117d22ca.jpg)
Alderdi Sozialistak kritikatu du Eusko Jaurlaritzak “utzikeriaz" jokatu duela krisiaren aurkako , jarduera ekonomikoa bultzatzeko eta enplegua sustatzeko programak kudeatzeko orduan. Beste adibide bat, Global Training bekak atzerapenez esleitu dituela da, azalpenik eman gabe. Unibertsitateko titulua eta goi mailako lanbide heziketa duten 370 gazterentzat da, atzerriko enpresetan eta organismoetan praktikak egin ditzaten.
Iazko deialdia 2014ko apirilaren 7ko Euskal Herriaren Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen eta maiatzaren 15ean amaitu zen eskabideak aurkezteko epea. Baina aurtengo martxoaren 10era arte ez du Ekonomia Garapen eta Lehiakortasunaren Sailak beken esleipenaren berri eman. Beraz, kasurik onenean, maiatzean hasiko dira aplikatzen. “Gobernuak urtebeteko atzerapenarekin doa ia gauza guztietan. Berehalako ondorioak izateko pentsatu diren neurriak atzerapenez aplikatzen dira, eta utzikeriak edo gaitasun ezak baino ez dute aipatutako atzerapena azaltzen”, salatu du legebiltzarkide sozialista Vicente Reyesek.
“Ez baita gauza puntual bat, Urkulluren gobernuak atzeratu egin delako ekonomiaren eta enpleguaren gainean aritzeko finkatu diren neurri gehienetan. Eskualdeko enplegu planak, ikerketa eta garapenerako laguntzak (I+G+b) edo Lehen Aukera programa (aldez aurretik lan-esperientziarik ez dute gazteak kontratatzekoa) horren adibide dira”, gaineratu du Ekonomia Garapen eta Lehiakortasunaren Lantaldeko bozeramaileak.
“Jarrera arduragabe” horren emaitza, ondokoa: ehunka tituludun gaztek Global Training programan izena eman dute programa baliatzen duten entitateetako batean (EHU, Garapen, Novia Salcedo Fundazio, Hetel-Confebask eta Eusko Ganberak), baina urtebete itxaron behar izan dute jakiteko nork jasoko duen atzerrian praktikak egiteko beka. 3,2 milioi euro bideratzen dira aipatutako beketara.
Vicente Reyesen ustez, larriena da kasu hori "Jaurlaritzaren jarreraren adibide bat baino ez dela, eta publizitate-kanpaina anitzetan esandakoaren aurkakoa egiten duela”. “Pertsonekiko konpromisoak, krisiari aurre egiteaz hitz egiten dut, baina zerbait egiteko orduan, askotan PSEk emandako erremintekin, kezka txikia du pertsonekiko eta krisiak sortzen dituen beharrei eraginkortasunez erantzuteko. Jaurlaritzak publizitatea egiten baino ez da arduratsua”.