Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk salatu egin du EH Bilduk Cabacas kasuan oportunismo politikoz jokatu duela

Mikel Unzalu Eusko Legebiltzarrean parte hartu duenean
Mikel Unzalu Eusko Legebiltzarrean parte hartu duenean

Euskal Sozialistak Taldeko Segurtasuneko bozeramaileak, Mikel Unzaluk, ostegunean salatu egin du EH Bilduk Cabacas kasuan "oportunismo politikoz" jokatu duela eta senideen mina manipulatu duela, ikerketa batzorde bat proposatu baitu eta horren eztabaida atzeratu egin duelako harik eta egozpen judizialak izan arte, “baterako epaiketa” sustatzeko helburuarekin. Aldiz, Saileko aurreko ordezkariek gardentasunez jokatu zuten eta “ez dute ezer ezkutatu”.

Unzaluk, hasteko, berriz elkartasuna adierazi die Iñigo Cabacasen lagun eta senideei “heriotza bidegabe" horrengatik, eta gogoratu egin du ikerketa batzordea egiteko ekimena familiaren abokatuarena izan zela; helburua, nolabait, “justiziaren geldotasunari aurre egitea” zen.  Ordutik, orain dela sei hilabetetik jada, hamaika ohiko osoko bilkura egin dira, eta horietan EH Bilduren 21 proposamen eztabaidatu dira; taldeak ez du batzorde horren inguruko eztabaidarako premiarik adierazi baina, aldiz, Euskadiren jai-egun ofiziala aldatzea edo katalanekiko elkartasuna adieraztea premiazkotzat jo du, adibidez.

“Zuek, Bilduko bozeramaileek, ardura duzue ekimen hau Legebiltzarrean geldirik utzi bada bost hilabete baino gehiagoz.  Baina guk badakigu zergatik jokatu duzuen modu horretan, kasu honetan egia topatzea ez zaizuelako axola, benetan inporta zaizuena komunikabideen oihartzuna eta onura politikoa da, hau da, mina manipulatzea.  Aldi baterako epaiketa egitea interesatzen zaizue, Goirizelaia andreari Legebiltzar honetan ondokoa esaten entzun badiogu ere: gertatutakoa jakiteko eta ardurak zehazteko bermerik handiena instrukzio judizial zorrotza dela", salatu du.

Unzaluk dio EH Bildu saiatu dela “asaldurarako eta propagandarako tresna bat" sortzen, epaiketek esandakoari aurre egiteko, "eta hori argi ikusten da proposamenaren justifikazioa irakurrita".  “Zuek erabaki duzue, jada, arduradun politikoek zenbait ekintza eta proba ezkutatu dituztela, erabaki duzue badagoela ardura politikorik; zuen ustez ez dago ezer ikertzeke, epaia eman baituzue; horregatik ez duzue batzordea aktibatzeko interes txikiena ere izan, geldi utzi duzue justiziak esandakoa alderatzeko piztea egoki ikusi duzuen arte", gaineratu du.

Ordezkari sozialistaren ustez, EH Bilduk, kasu honetan, Patxi Lopezen gobernuaren politika deslegitimatu nahi izan du politika mailan ETAren alde agertzen ziren horien zigorgabetasun eremuen aurka, eta ezker abertzaleari erakundeetara itzultzeko legaltasuna gain hartzera behartzeko.   Ekimen horrekin, gaineratu du, “zoritxarreko gertaera bat manipulatu nahi duzue, bakoitzaren ardurak alde batera uztearren, iaz izandako ardurak, terrorismo-talde baten aldekoak diren horien oinordeak baitzarete”.  “Ez gara jolas horretan sartuko.  Ez dugu nahi EH Bilduk abian jarritako sistemaren aurkako kanpainen txotxongilo bihurtu nahi.  Ez dizuegu iraganak ematen dizuen sinesgarritasun-arazoak konpontzen lagunduko”, azpimarratu du.

Unzaluk, gainera “ez dagoela ezer ezkutatzeko” dio, Iñigo Cabacasen heriotza tragikoaren unean sailburuak gardentasunez jokatu baitzuen, orduan agerraldia egin zuen, eta baita legegintzaldi honetan ere.  Eta amaitzeko EH Bildu eskatu dio zenbait erabaki judizialen ondorioz biktimengan gertatzen ari den ez-ulertzeaz “jabetzeko”, azken aste hauetan ETAko presoak kartzelatik irten baitira horien ondorioz.  “Ulertu beharko zenuke zenbait erabaki judizial agin ez direla ulertzen, are gehiago, mina sor dezaketela, eta ordezkari politikoek, erabaki horiei buruz dugun iritzia eta horiek sor dezaketen kritika alde batera utzita, epaitegien balorea gogoratu beharra dugu”, adierazi du batzordea osatzeko bozketan PSE-EEk aurka bozkatu duela azaltzeko (EAJ, PP eta UPyD taldeek ere aurka bozkatu dute); gainera, gertatutakoa argitu eta justizia egiteko eskatu behar dugula dio.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak