Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk salatu egin du EH Bilduk EAJrekin bat egin duela gazteen arazoak ebatziko dituen Lege osoa galarazteko

Natalia Rojo Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkuran
Natalia Rojo Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkuran

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeko Gazteriako bozeramaileak, Natalia Rojok, salatu egin du EH Bilduk bat egin duela EAJrekin gazteen arazoak osoki lantzeko eta horiek ebazteko Lege bat egin dezaten galarazteko.

EH Bilduk astelehenean egindako Legebiltzarreko Batzordean izan zuen jarrerari buruz hitz egin du Rojok; izan ere, Jaurlaritzari lege hori bere egutegian sar dezan eskatzearen aurka agertu da.  “Aurreko gobernuak testua egin zuen, eta eztabaidatu genuenean, talde guztiek lege bat behar zela esan zuten, baina gehienek iritzi ezberdina zuten edukiari dagokionez.  Une honetan eskatzen dugu, Gazteriaren Kontseiluak eskatzen duena, hots, Gobernuak egin dezala aipatutako legea bere irizpideen arabera, baina ez du egiteko asmorik, eta EH Bilduk blokeo-lan horretan lagundu dio.  Oso zaila da jarrera hori azaltzea”, leporatu du.

Agintari sozialistak gogoratu du ponentzia bat sortu dela gazteek zer arazo dituzten aztertzeko, “baina egin ditzakegun proposamenak eta txostenak ezerezean geldituko dira legearen babesa ez badute”. “Ponentzia ezin da Autonomia Erkidego gehienek duten eta Euskadin ez dugun legea ez eskatzeko aitzakia izan.  Eta ponentzia horrek azken helburua, asmoa izan behar du.Ematen du EH Bilduren asmoa ez dela legea egitea, biltzea baino”, azaldu du.

Natalia Rojo kexatu da aurreko legegintzaldian proposatutako testuaren inguruan “parte-hartzeko prozesu osoa” mespretxatu delako. Prozesu horretan, gazteriaren politikei buruz zerbait esaten duten gizarte-eragile guztiek beren ekarpenak eta irizpideak eskaini zituzten:  sindikatuak, enpresaburuak, elkarteak, Arartekoa, Gazteen Behatokia, udal teknikariak, Aldundiak etab.

Lan horren ondorioz, “testu zuzena, osoa eta, batez ere, errealista egin zen, eta gazteak aisialdiaren eta denbora librearen parametrotatik at aztertu zituen”. “Aldatzen doan gizartearen eragile aktibotzat hartu zituen; trebatzeko, lanerako, esperientzia izateko zenbait tresna behar dituzte, benetako emantzipazioa lortzearren”, azaldu du. Eta Gobernu honek ez du hori guztia kontuan izan, eta EAJko bozeramaileak atzo esan zuenez "gai horretan irizpide batzuk izan behar dituela", Rojok ulertu du ez duela “irizpiderik”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak