Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk salatu egin du EH Bilduk EAJri Gazteen Legea luzatzen utzi izana

Argazkia: Eusko Legebiltzarra
Argazkia: Eusko Legebiltzarra

Eusko Legebiltzarraren argazkia
 
Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldeko Gazteen bozeramaileak, Jesus Zaballosek, ostegunean esan du EHBilduk EAJri aukera eman diola Gazteen Lege bat egiteko lana atzeratzeko, Legebiltzarrean lantalde bat sortzea proposatu baitu, arau oso bat exijitu beharrean.


Zaballosek gogoratu du oso Autonomia Erkidego gutxik ez dutela gazteen gaiei buruzko arauketa oso bat, eta Euskadi horietako bat dela.  Patxi Lopezen Gobernuak halako lege bat egin zuen, baina EAJk betoa jarri zion.  Ordezkari sozialistak, Urkulluren gobernuari leporatu egin dio gai hori legegintzaldiko egutegitik kanpo uzteaz gain, Gazteriaren Erakundea eta Kiroletakoa batu dituela eta, beraz, jeltzaleen konpromiso teorikoak desitxuratu dituela.  “Zuengan baino Errege Magoetan sinetsiko dute”, adierazi du.


Gogoratu du Jaurlaritzaren jarduera garrantzitsu bakarra Gazteren Kontseiluari emandako diru-laguntza dela, eta “Kontseiluko lehendakaritzak ere lege bat eskatu dizue, beraz, jaramon egin”, esan du. Ostean, Zaballosek EHBilduri esan dio lege hori burutu dezaten indarra egin beharrean, lantalde bat osatzera mugatu dela, eta EAJk horren alde egin du “legean onespena atzeratzearren”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak