Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk salatu egin du Gobernuak behin era berriz diola oposizioak duela bere ezgaitasunaren errua

PSE-EEko bozeramaileak, Idoia Mendiak, salatu egin du Gobernua jarraitzen duela "ezkutatzen herria zuzentzeko eta erabakiak lortzeko gaitasunik ez duela eta oposizioari dituen gabezien errua leporatzen diola; gainera, bere irudimenean baino existitzen ez diren zenbait pintza azalarazi ditu”.

Gaur goizean Gobernuko bozeramaileak, Josu Erkorekak, egin dituen adierazpenaz ari da Mendia. Adierazpen horien bidez “berriz argi gelditu da Gobernuak errealitatetik ihes egiten duela, eta hartutako erabakiak (hautestontziak itxi eta berehala bakarrik eta gutxiengoarekin gobernatzeko erabakia) bere jarduera guztiak baldintzatuko dituela”.

Bozeramaile sozialistarentzat PSE-Bildu arteko ustezko pintza, “lidergo eta proiektu gabeziaren inguruan arreta aldentzeko EAJk egin duen saioa da”. Horren inguruan, ondokoa gogoratu du: “Bilduk Gipuzkoan gobernatzen duela ez PSEk lagundu diolako, EAJren interesengatik baizik". Gainera, Gobernuari galdetu dio ea pintzarik ere egon zela uste duen oposizioko taldeak (PP eta UPyD barne) aurkeztutako Aurrekontuen aurka agertu zirenean ezegokitzat hartu zituztelako.

Mendiaren ustez, “pintzetarako saiorik baldin badago Euskadin, EAJ-PP alderdiek aurreko legegintzaldiko Gobernuak sustatu zituen politiken aurka aplikatutakoa da, ia egunero Eusko Legebiltzarrean ikus daitekeen moduan”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak