Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk salatu egin du Gobernuak beldurra zabaldu duela handiegi zaion lege baten eragina faltsutuz

Bixen Itxaso, artxiboko argazkia. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Bixen Itxaso, artxiboko argazkia. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak salatu du Gobernuak beldurraren diskurtsoa zabaldu duela eta Etxebizitzaren Legearen eragina faltsutu duela. Horren helburu bakarra “handiegi zaion legea onar dezaten” saihestea da. Dena dela, legea bete beharko du onesten denean.

Etxebizitzaren arloko Legebiltzarreko bozeramaile sozialistak, Bixen Itxasok, ondokoa gogoratu du: bozkatu beharreko testuak eskatzen duela lau urtez erregistratu egon behar dela Etxebiden gizarte-premiazko kasuei arreta egin ahal izateko; aldiz, gainontzeko kasuetan, Gobernuak berak ezarri beharko ditu legeak aurreikusitako baliabideak eskuratzeko baldintzak.  Hori guztia jatorriko proposamen sozialistaren edukiari dagokionez, eta Legebiltzarraren webean kontsulta daiteke (proposamenaren 5. xedapen iragankorra eta 9. artikulua).

Hori dela eta, ez ditu onartzen “dei-efektuaz hitz eginez beldurra azalarazten dituzten lekuz kanpoko erantzunak".  “Legearen edukiak ez dira horiek, eta ondorio dramatikoez hitz egin duen Gobernuak berak finkatu beharko ditu baldintzak”, azpimarratu du.

Itxasok deitoratu duenez, “diskurtsoak beldurrean oinarritutako beste batzuk ekartzen dizkigu gogora, eta, nolabait, gure gizarteak gizarte-parasitimoa eta bestelako gaitzak babesten dituela adierazten dute”. Gainera, etxebizitza duina edukitzeko eskubidea bermatzea eta horretarako politika eraginkorrak gauzatzea duela helburu legeak azaldu du.  “EAJk gizarte-interes urria duela eta arlo horretan dauden eskariei erantzuteko interes txikia duela erakutsi du.  Beraientzat legea handiegi dela egiaztatu dugu eta, aurrekariak ikusita, arinkeriaz joka dezake”, ohartarazi du.

Hauteskunde-interesen arabera jokatu izanari buruzko salaketei dagokienez, ordezkari sozialistak gogoratu du Legea 2012an Legebiltzarrean zela, eta ordutik hauteskunde autonomikoak, Europar hauteskundeak eta, oraingoan, udal hauteskundeak egin direla; ondoren hauteskunde orokorrak izango dira, eta gero autonomikoak. "Beraz, gezurrezko aitzakia da legea nahi ez dutenentzat".

Ordezkari sozialistak gogoratu du Legea gehiengoaren bidez onetsiko dutela eta, “legea denez, guztiok bete beharko dugula, baita gobernatzen dutenek ere eta, hortaz, betetzeko exijituko dugu”.  “Beldurraren edo gastu jasanezinaren inguruan esandako guztia demagogia da, gure Erkidegoak adina baliabide baititu eskubide horiei nahiz beste batzuei erantzuteko”, azaldu du.  Horregatik ez du onartzen “diskurtso demagogikoa, gizarte-pasio gaiztoenak sortzen dituelako, eta antza handia du gizarte-babesari buruzko beste diskurtso batzuekin”. Gainera, “EAJk ezin du iritzi horrekin jarraitu, gizarte-justizia eta oinarrizko eskubideen defentsa alde batean uzten ez baditu”, azaldu du.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak