PSE-EEk salatu egin du Urkulluren Gobernuak garapenarekiko laguntza alboratu duela

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeko Lankidetzarako bozeramaileak, Mikel Unzauluk, ostiralean salatu egin du Urkulluren Gobernuak nazioarteko lankidetza “alboratu" egin duela. Orain dela gutxi Filipinetan gertatutako tragediaren aurrean ez zuen erantzunik eman, eta horrek arlo horretan proiekturik ez duela adierazi du.
“Orain arte Euskadin inoiz gertatu ez den gauza da, gure gobernuak ez du tresnarik suntsitutako herritarrentzako gizaki-laguntza egituratzeko”, laburtu du Unzaluk Lehendakariari egindako interpelazioan. Ordezkari sozialistak gogoratu du Gobernuaren bozeramaileak bakar-bakarrik esan zuela, tifoia igaro eta bi egun ondoren, "ez dutela ezer erabaki eta ez dutela aurreikuspenik egin"; eta beste pare bat egun igarota ez zuten Legebiltzarraren erakunde-adierazpen bat onartu ere egin, EAJk ezetz esan baitzuen.
“Urte askotan Euskadi eta hemengo erakundeak eredu izan dira behar handiagoak dituzten herriei lankidetza eta elkartasuna eskaintzeari dagokionean.
80eko hamarkadatik laguntzak pixkanaka-pixkanaka handitzen joan dira. Hori dela-eta, herri hau eredu izan da; lankidetzarako proiektuen kalitateari eta burutzapenari esker, gure erakundeek eta gobernuaz kanpoko antolakundeek ospe handia izan dute. Gure iritziz, Legebiltzar hau ez zuen ezer esan eta ez zuen Haiyán tifoiaren eragindakoei laguntzeko deia egin, eta hori Lehendakari jaunaren gobernuak egin dituen bi okerrengatik da: bat, lankidetzarako laguntzen gaineko murrizketa handia egin dutelako, eta ez dut horri buruz hitz egingo luze hitz egin dugulako jada ganbera honetan. Bigarren okerra, teknikoagotzat jo dezakegu, baina, egia esanda, egoera dela-eta beharrak dituztenen aurrean, hala nola, Haiyán tifoiarengandik eragindakoen aurrean, elkartasuna eskaintzeko ideiaren beraren inguruan irizpiderik ez duela esango genuke. Ez zuen otsailaren 19ko 31/2008 dekretua aktibatu ere egin, eta hori egin izan balu, kopuru txiki batekin bada ere, gizakien larrialdi bati erantzuteko beharrari erantzun ahal izango lioke", azaldu du.
Unzaluk Lehendakariari azaldu dio sozialistak kezkatuta daudela lankidetzarako dirua murriztu dutelako, “baina, egia esanda, gehiago kezkatzen gaitu lankidetzaren inguruan zuek duzuen kontzepzioa”. “Gure ustez, deialdietan ez duzue bertan egiten den lanaren alde ezer egiten; beken kopurua handitzeaz hitz egiten duzue, baina behar duten lekuetan ez duzue zuzeneko ekintza indartu. Hizpide dugun hondamendiaren aurrean berehala erantzuteko moduko tresna prest izatea ahaztu duzue, kakotxen artean, eta horrek, gure iritziz, utzikeriaren adibide argia da", esan du amaitzeko.