Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk Sestaoko La Naval enpresaren aldeko erakunde adierazpena sustatu du

Legebiltzarkide talde guztiek, Euskal Sozialistak taldeak eskatuta, testu bat izenpetu dute Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako gobernuari ondokoa eskatzeko: dituzten bitarteko guztiak erabil ditzaten Eskumen Batzordeari eta komisarioari, Joaquín Almunia jaunari, espainiar tax lease sistemaren eraginak jasan dituzten kopuru guztiak itzultzeari buruzko espedientea berehala ebazteko; horren arabera, ezin da eraikuntza proiektu berririk kontratatu, ontzi-industriak ez baitu jarduteko arau-esparrurik.

Eusko Legebiltzarrak gaur eta gerora begira “Sestaoko La Naval ontziolaren alde” agertuko dela adierazi du legebiltzarkide talde guztiek izenpetu duten erakunde adierazpen baten bitartez. Euskal Sozialistak Taldeak bultzatu du erakunde adierazpen hori.  Testu horren bitartez, Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari eskatzen diete dituzten bitarteko guztiak erabil ditzaten Eskumen Batzordeari eta komisarioari, Joaquín Almunia jaunari, espainiar tax lease sistemaren eraginak jasan dituzten kopuru guztiak itzultzeari buruzko espedientea berehala ebazteko. Ebazpen  hori eduki ezean, ontzi-sektoreak ez du arau-esparrurik izango jarduteko eta Sestaoko ontziolek ez dute proiektu berririk kontratatuko. Hori dela-eta, “berehala” erabaki bat hartzen ez bada, ontzi-sektorea “hiltzera" kondenatuko dute eta horrela bada enplegu anitz galduko dira.

Erakunde adierazpenak, gainera, bankuei eta finantza-taldeei “ontzien merkatuan armadoreentzat berme nahiko edukita sartzeko aukera emango dituzten laguntza ekonomikoko neurriak har ditzaten” eskatu die, horrela bada, kontratatzeko aukerei laguntzeko.

Sestaon langabezia % 27koa da eta orain dela gutxi arrazoi horrengatik ontzi baten kontratazioa galdu du, eta azkenean Koreako ontziolak egingo du.  Gainera Enplegua Erregulatzeko Espediente sei dituzte eta, beraz, egoera horren aurrean “premiazko” konponbide bat behar da ezen "itzulketaren susmoa dagoen bitartean, ez baitu armadore batek ere kontratu bat sinatuko eta bankuek edo kutxek ez dute finantzaketarik emango”.

Testu hau CNNko zuzendaritzara (La Naval), PYMARera eta Europar Eskumen komisarioarengana bidaliko da.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak