PSE-EEk Udalen Legeari 73 zuzenketa aurkeztu dizkio udalerrien eskumenak eta finantzaketa argitzearren
Zenbait neurri jaso dira herritarren parte-hartzea eta gardentasuna hobetzeko
“Desadostasunak baditugu ere, egingo dugu lan Euskadiko udalerriek azkenean lege egokia izan dezaten”, azaldu José Antonio Pastorrek

“Desadostasunak baditugu ere, egingo dugu lan Euskadiko udalerriek azkenean lege egokia izan dezaten”, azaldu José Antonio Pastorrek
Eusko jaurlaritzak aurkeztutako Udalen Lege Proiektuari 73 zuzenketa aurkeztu dizkio gaur Legebiltzarrean Euskal Sozialistak Taldeak. Zuzenketa partzialak dira, ez du osoko zuzenketarik aurkeztu, nahiz eta Jaurlaritzak aurkeztutako testuaren funtsezko zenbait esparrurekin ados ez egon. “Baina ez dugu nahi Euskadin horren garrantzitsua den legerik gabe jarraitzea, Udalen Legerik ez izatea. Eta 32 urte atzeratu gara", azaldu du Legebiltzarreko bozeramaile José Antonio Pastorrek.
Aurreko legegintzaldian, Euskadiko Gobernu sozialistak arautzeko proposamen bat egin zuen, Eudelekin adostutakoa eta berme juridiko guztiak zituena (Ebazpen Batzordearena barne); baina EAJk eta PPk nahita blokeatu zuten. Egungo legegintzaldia hasi bezain laster, Taldeak testu hori berreskuratu zuen eztabaidatzeko oinarri gisa, eta berriro ere alderdi biek tramitazioa galarazi zuten; horretarako, EHbilduk abstentzioa bozkatu zuen.
“Guk ez dugu gauza bera egingo, Gobernuaren proiektuarekiko desadostasun garrantzitsuak baditugu ere. Adostasun zabalagoak lortzeko egingo dugu lan, lege hori egia bihur dezagun”, zehaztu du José Antonio Pastorrek.
Aurkeztutako zuzenketen bidez, hasierako idazketaren zenbait alderdi argitzeaz gain, erakunde mailen arteko lankidetzarako irizpideak sartu behar direla eta herritarren zerbitzurako dauden administrazioen artean leialtasuna beharrezkoa dela azpimarratu dute. Erakundeen ingurukoak argitzen amaitu beharko genuke Lurralde Historikoen Legea berrituz; PSEk uda ostean Legebiltzarrera ekarriko du aipatutako gai.
Erregistratutako zuzenketetan, erakundeen arteko beharrezko koordinazio hori bateragarri da udalen autonomia indartzearekin. Hori dela eta, lege proiektuan jasotako eskumenek udalen berezko eskumen izan behar dute eta ez, proiektuan esan bezala, gain hartu ahal diren eskumenak. Erakundeen arteko lanak nola banatu argitu behar delako. Ondoren, udal eskumen horiek foru arauen bidez handi daitezke, baina horiek egikaritzeko finantza-nahikotasuna dutela bermatzen baldin bada.
Eta finantza-nahikotasuna bermatzeko, udalek herritarrentzat dituzten eskumenak garatu ditzaten, zuzenketa sozialistek zehaztu dute nola hartu behar duten parte udalek itunpeko zergen ondoriozko baliabideak esleitzeko orduan. Hitz egiteko eta botoa emateko eskubidea izango dute Euskal Dirubideen Kontseiluan. Eta irizpide orokor objektibo batzuk finkatu beharko dira, ez soilik zenbait gomendio, Aldundiek jarraituko dituztenak edo ez, Gobernuan proiektuak azaldu bezala. “Nahikoa da, ez dugu babes paternalistarik eta foralismo zaharkiturik nahi”, aipatu du bozeramaile sozialistak.
Halaber, euskararen eta gazteleraren koofizialtasunaren aldeko apustua egietn da; biak maila berean onartuko dira udaleko lan-hizkuntza gisa eta udal administrazioan erabiltzeko. Herritarren aske aukeratuko dute. Gainera, barneko eta kanpoko agiri guztiak bi hizkuntzetan idatziko dira, baita trafiko-jarraibide eta –seinale guztiak ere.
Herritarrek parte-hartze handiagoa izan behar duela eta udal kudeaketa gardenagoa izan behar duela adierazten duten zenbait alderdi ere sartu dira, eta hobekuntza oro gai horren inguruan berariazko legeak finkatzen duenaren arabera egingo dira. Hurrengo bilkuren aldiaren hasieran sozialistek ere gai hori Legebiltzarrera ekarriko dutela agindu dute.