PSE-EEk UGTren eta Osasun sailburuaren agerraldia eskatu du Osakidetzako langileen soldaten inguruan
Blanca Roncal: "Baliteke langileak jasotzen ari diren soldata legearen arabera dagokiena baino baxuagoa izatea"
OHARRA Talde Sozialistak Eusko Legebiltzarraren Osasun Batzordean UGT-Osasunaren ordezkarien larrialdiko agerraldi eskaera egin du “beren sindikatuak ‘lanpostu-mailako osagarriaren hobaria' delakoari dagokionez salatutako ustezko irregurlartasunen berri emateko”. Talde Sozialistaren Osasun bozeramailea den Blanca Roncalek UGTk ezagutzera eman duen salaketan bere ekimena justifikatu du, haren arabera “litekeena da Osakidetzako langileak legearen arabera dagokiena baino soldata baxuagoa kobratzea, izan ere, osasun arloko agintaritzek lanpostu-mailako osagarriaren hobariaren zenbatekoa estatuaren Aurrekontu Orokorren arabera zehaztu dituzte, baina euskal sare publikoko langileek jaso beharko luketen zenbatekoa Euskal Autonomia Erkidegoko kontuen arabera zehaztu behar da” Legebiltzarkide sozialistaren ustez, "ez da legea bete eta Osakidetzako langileen lan-eskubideak urratu dira”. Eta agerraldi eskaeraren larritasuna “sektorean piztu den larritasun giroagatik” dela azaldu du, baita sindikatuek eskatzen duten zenbatekoa garrantzitsua delako, 70 milioi eurokoa, hain zuzen. Blanca Roncalek, zenbateko horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrarean “izan dezakeen ondorioari” dagokionez, Ganberan laster sartuko dela adierazi du. Blanca Roncalek bere ekimenaren premia "seguruenik langileak helegite pila aurkezten hasiko direla” azalduz justifikatu du. Gai honi dagokionez, eta arrazoi horiexen ondorioz, legebiltzarkide sozialistak Osasun sailburuaren agerraldi eskaera bat ere egin du “Osakidetzako langileen lan-eskubideen ustezko urraketaren berri eman dezan”.