Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk Urkulluren Gobernua salatu du biktimak eskoletatik ateratzeagatik

CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Gobierno Vasco/Mikel Arrazola
CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Gobierno Vasco/Mikel Arrazola

Legebiltzarkide sozialista Isabel Celaák gaur salatu egin du Hezkuntza Sailak geldialdia ezarri diola ikastetxeetako Hezitzaile Biktimen programari, Patxi Lopezen gobernuak abian jarritakoari. Hezkuntza sailburuari Eusko Legebiltzarreko Kontroleko Osoko Bilkuran egindako galdera baten ondorioz, Isabel Celaak azaldu du aurtengo urtarriletik ez dela biktimarik ikastetxeetara joan eta, gainera, azken bisita hori, urtarrilekoa, aurreko Gobernuak adostutakoa zen.

Isabel Celaak gogoratu du ikasleak giza eskubideetan hezteko balio handia izan duela euskal ikasgeletan terrorismoaren biktimen lekukotasun zuzenak. Hezkuntza Komunitateak berak zein Bakearen aldeko zenbait elkartek egiaztatu digute balio hori, baita Euskadiko Eskola Kontseiluak ere. “Horiek guztiak –azpimarratu du Isabel Celaak- lekukotasun horiek pedagogia mailan oso baliotsuak izan direla baloratu dute”.

Legebiltzarkide sozialista penatuta dago "esperientzia hori geldiarazi dutelako, eskaria egon arren, eta Jaurlaritzak, gainera,  ez du geldialdi horren inguruko azalpenik eman”. Hezkuntzako sailburuari exijitu dio berriz har ditzan aurreko Hezkuntza Sailak euskal ikasleak baloreetan hezteko eta giza eskubideen urraketaren aurrean sentsibilizatzeko sortutako tresna guztiak. Isabel Celaak esan duenez, tresna horiek guztiak egungo Hezkuntza Sailean desagertu dira.

“Asko kostatu zaigu –adierazi du Isabel Celaak- ikasgeletan ondoko gaiaren inguruko isiltasuna gainditzea: hainbat urtez jasan dugun terrorismo totalitarioak gure herrirako ekarri dituen ondorioak. Gobernu sozialistak eta hezkuntza eragile ia guztiek egindako Carlton Erabakiaren bidez, isiltasun hori apurtzea lortu genuen. Ezin dugu orain atzera egin guztiz positibotzat hartu den esperientzia honetan, indarkeria jasan duen herri batean gure ikasleak balio demokratikoetan heztea ezinbestekoa baita”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak