PSE-EEk Urkulluri gogoratu dio Patxi Lopezek baino zor handiagoa duela
“Pertsonekiko konpromisoa kudeaketaren bidez erakusten da, ez iragarkien bidez”

Urkullu lehendakariak, Deusto Forumen parte hartu du eta oposizioko buruaren erregistroari ekin dio berriz; horretarako, Eusko Jaurlaritzak egungo ekonomia-krisian sortu duen zorpetzearen gaia atera du zenbait datu oker erabiliz. Aurreko zor publikoaren zama eta krisiaren hasiera parekatzea —eta aintzat hartuta krisi horrek egungo eta geroko ekitaldietan eragin handia izango duela—, errealitatea ezkutatzea da: 2008tik jarduera ekonomikoaren zorpetzea handia izan da, eta horrek eragina izan du zerga-bilketan eta enpleguan.
Lehendakariak obsesioa du aurreko Gobernuaren zorpetzearekin, batez ere egiaztatu dugulako 2012an Patxi Lopezen gobernuak 970 milioiko zorra sortu zuela, baina iaz Gobernuak 1.138 milioikoa zuela, eta 2014ko ekitaldirako 1.315 milioiko zorra baimendu duela. EAJk sortzen duen zorra ona da eta bestea ez, ala? Egia esanda, hazkundea justifikatua bada ere, Euskadiren zor bizia txikiena da gainerako autonomia erkidegoen aldean.
Urkullu jaunak ez du iraganean aitzakiarik bilatu behar egun dituen ardurak alde batera uzteko. Deusto Forumean gobernu-programaren konpromisoak errepikatu baino ez du egin, Ajuria Eneako iritsi berria balitz moduan. Gobernuak asmoetatik ekintzetara igaro behar du behingoz. Gobernatzen hasi behar du jada.
Izan ere, orain arte egindako gutxi horretatik erakutsi dezakeen gauza bakarra PSE eta EAJren artean sinatutako akordioaren emaitza da. Gobernuak zabaltzen duen publizitateak, ez du erakutsitako ideia eta ekimen gabezia estali.
Lehendakariak onartu beharko luke jada ez dagoela oposizioan, eta arazoa ez dela zor publikoa, langabezia eta jarduera ekonomikoaren eta kontsumoaren atonia baizik. Arazo larri horiek ez dira marketin-eragiketa batzuekin konponduko, Urkulluren gobernuak noiz erantzungo duen zain daude oraindik.
Lehendakariak Euskadiko 176.000 langabetuei (2012an baino 14.000 gehiago dira) esan behar die zer egiten ari den egoera horretatik ateratzeko. Azaldu behar du zergatik langabezia hazi egin den Autonomia Erkidegoan Espainiako gainontzeko lekuetan txikitzen hasi bada; zein den orain dela gutxi iragarritako Enplegu Planaren egoera; noiz jarriko dituen abian Biziberritzeko Planean konprometitutako programak eta inbertsioak, edo zer gertatu den Erakundeen arteko Planarekin, diputatu nagusiekin batera orain dela sei hilabete baino gehiago saldutakoarekin, alegia.
Pertsonekiko konpromisoa horretan erakusten da, eta ez iragarkien bidez.