Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEk Vitoria-Gasteizen lekurik gabe gelditu diren ikasleen inguruko ekimen bat aurrera atera du

Euskal Sozialistak Taldeak, gaurko Eusko Legebiltzarreko Hezkuntzako Batzordean, datorren ikasturterako leku bat eskatu duten baino lortu ez duten Gasteizko ikasleen inguruko ekimen bat aurrera atera du.

Ekimen horren bidez, Hezkuntza Sailari kanpoan utzitako familiekin hitz egiteko eta eskariak hobeto doitzeko neurriak hartzeko eskatu dio.  Gainera, doikuntzarik eza zergatik gertatu den argi identifikatzeko eskatu dio, "dagozkien batzordeekin eta hezkuntza eragileekin" horiek konpondu ahal izateko.  Eta, amaitzeko, “Eskola mapa eguneratzen jarrai dezaten, batez ere Gasteizen” eskatu du, “familien eskakizunetatik hurbilago egongo den eskaintza izateko”.

Hezkuntzako bozeramaile sozialista Isabel Celaak "Arabako Hezkuntza ordezkariaren gaitasun eza" kritikatu du, "inprobisazio pilo" abian jarri baino ez baitu egin.  Kaltetutako haurren gurasoekin biltzeko hilabete eta erdia behar izan duela aurpegiratu dio, hau da, matrikulatzeko epea amaituta zegoela eta, beraz, aukerarik ez zegoenean bildu zen.

Bozeramaile sozialistak gogoratu du familiek martxoaren 12an Arabako Hezkuntzako Ordezkaritzarekin biltzea eskatu zutela.  Eskaera horri ez zioten erantzun eta bilera apirilaren 26an egin zen.

Isabel Celaak, gainera, Hezkuntzako Ordezkaritzek familiekin biltzeko eta arazoei premiaz erantzuteko beharra dutela esan du.  Baina kasu honetan ez du hori egin, eta gurasoekiko tratua "onartezina” izan da.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak