Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEko Batzar Nazionalak aho batez berretsi du EAJrekin Euskadi modernoago, solidario eta jasangarriagoa lortzeko egindako akordioa

Patxi Lopezek sozialistei eskatu die “harrotasunez” aldarrika dezatela euskal gizarteak behar duen eta Euskadin politika progresistak egiteko aukera emango digun akordioa

 

PSE-EE eta EAJ alderdietako Batzorde Politikoek adostutako aurreakordioa onartu zuen atzo Batzar Nazionalak. Aurreakordio hori astearen hasieran adostu zuten eta datorren astelehenean Lehendakaritzan Patxi Lopezek, Urkullu Lehendakariak eta Andoni Ortuzarrek izenpetuko dute.  Aho batez onartu dute aurreakordio hori eta PSE-EEko idazkari nagusiak, Patxi Lopezek, horren alde egin du “iraganeko mendekuak eta bidegabekerien gainetik” Euskadiren egoera ekonomikoa larritu baita nazionalistak Ajuria Eneara iritsi direnetik.  “Urtebete galdu dugu.  Urte honetan agerian gelditu da Gobernua ez dela gai herritarren arazoei erantzuteko politikak abian jartzeko”, esan du Lopezek. Gainera, Euskal Sozialistek “Euskadiren politika markatzen ari dutela” uste du.

Batzar Nazionaleko kideek aurreakordioaren edukia aztertu zuten. Aurreakordio hori esker, zenbait aurrerapauso eman ahal izango dira Euskadi “modernoago, solidarioago, jasangarriago eta lehiakorragoa izan dadin, horixe baita pasa den legegintzaldian Gobernu Sozialistaren politiken zioa.  Batzar Nazionalak alderdiaren zuzendaritzari esan zion aurreakordio hau betetzen dutela zaindu behar duela ezen, ekonomia eta enplegua sustatzeko, iruzurrari eta zerga ihesari aurre egiteko, zerga erreforma egiteko (gehiago dutenek gehiago ordain dezaten lortzeko), Legebiltzarrari zergen arloan erabakitzeko aukera emateko, erakunde-egitura berritzeko (bikoiztasunak kenduz) eta oinarrizko zerbitzu publikoak bermatzeko (murrizketarik gabe) aukera emango baitu.

45 minutuko mintzaldian Patxi Lopezek EAJrekin lortutako akordioaren oinarrizko edukiak zehaztu zituen, argitu  nahi izan zuelako datozen hilabetetan abian jarritako neurriek norengan eta zerengan izango duten eragina”, batez ere zergen erreformari dagokionez. “Ez dira zergak orokorrean igoko”, nabarmendu zuen Lopezek eta, gainera, “oso lasai zegoela” esan zuen “ez duelako langileengan eta klase ertainetan eragina izango

Patxi Lopezek azaldu zuen adostutako neurriek Pentsio Planetan eragina izango dutela, baina bakarrik hitzarmenaren bidez 8.000 euro baino gehiago bideratzen dituztenetan edo 5.000 eurotik gorakoenetan partikularrak badira.  “Nori buruz ari gara? Zuetako nork bideratu ditzake 5.000 euro pentsio planetara?” galdetu zion bere buruari.  Oinordetzetan  ere eragina izango dute neurriek, baina soilik “% 1,5 oinordeko bakoitzak 400.000 euro baino gehiago jasotzen baditu", eta berriz bere buruari galdetu zion: “nori buruz ari gara?” Erreformak enpresetan ere eragina izango du, zergak ordaindu beharko baitituzte, “baina ez gehiago, dituzten irabaziekin bat etorriz bidezkoa eta arrazoizkoa dena ordainduko dute”.  “Berriz inbertituz gero eta enplegua sortuz gero, gutxiago ordainduko duzu", esan zuen.

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak esan zien “alde batera uzteko iraganeko bidegabekeriak, asko izan badira ere”, Sozialisten ekintza politikoa "beti, eta lehendabizi, okerrago daudenen arazoei eta beharrei erantzunak eta konponbideak ematera zuzendu behar baita, eta ezin garela mendekuetan erori, arrazoi asko baditugu ere”.  Gogoratu zuen 170.000 euskal herritar langabetu daudela eta beste 25.000 langilek Enplegua Erregulatzeko Espedienteren baten pean daudela. Herritar horiek alderdi politikoei erantzunak eskatu dizkiete eta akordio honen bidez, berriz ere, “Euskal Sozialistok erakutsi dugu egoeraren mailan egoten dakigula eta horrela jarraituko dugula, gure hautesleentzat eta euskal gizartearentzat lan egiten”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak