Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEko Batzorde Exekutiboak atsekabe handia azaldu du José Ramón Recalderen heriotzagatik

José Ramón Recalde (erdian) Patxi López lehendakariaren Eusko Jaurlaritzan Bizikidetza Demokratikoko eta Indarkeriaren Deslegitimazio Aholkularitza Kontseiluko presidente zenean. [Argazkia: Irekia]
José Ramón Recalde (erdian) Patxi López lehendakariaren Eusko Jaurlaritzan Bizikidetza Demokratikoko eta Indarkeriaren Deslegitimazio Aholkularitza Kontseiluko presidente zenean. [Argazkia: Irekia]

PSE-EEko Batzorde Exekutiboak atsekabe handia adierazi du José Ramón Recalderen heriotzagatik, eta alargunari eta seme-alabei besarkada bidali die une zail hauetan.  “Askatasunarekiko konpromisoa guretzat guztiontzat adibide izan den duintasunarekin adierazi duen sozialista batek utzi gaitu.  José Ramón Recalderen ibilbidea borrokalari baten ibilbidea izan da; ezin zuen bidegabekerien aurrean isildu, bere printzipioak beti nagusitu dira, bere bizitza arriskuan jarri zituzten mehatxuen aurrean izutu gabe”, ziurtatu du Euskal Sozialisten idazkari nagusi Idoia Mendiak.

José Ramón Recaldek intelektualen belaunaldi batek bizitako drama irudikatzen zuen; Francoren diktadurari egin zion aurre, eta ETAren proiektu totalitaristaren aurrean ere gauza bera egin behar izan zuen, beti askatasuna gida izanik.  2000. urtean atentatu basatia jasan zuen, etapa luze batez eutsi ondoren; Maria Teresa Castelles emazte beti berarekin egon zen, baita Lagun liburu-dendan ere, intoleranteek behin eta berriz eraso bazuten ere.

“Hildakoengatik neure buruarengatik baino tristura handiagoa dut”, azaldu zuen azken elkarrizketetako batean, ETAren atentatuaren ondorioak eta galdutako adiskideak gogoratu zituenean.  Uztailaren 12an Euskadiko Alderdi Sozialistaren ekitaldi batean hartu zuen parte, Donostiako Cervantes plazan, eta militanteekin eta bildutako zaleekin izan zen.

PSE-EEko Batzorde Exekutiboa familiaren esanetara dago hurrengo egunean egingo diren agurtzeko eta oroitzeko ekitaldietan. 

Beste berri batzuk...

Iruzkinak