Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEko idazkari nagusia Euskadiko utzarazpenen aurkako elkarteekin bildu da

PSE-EEko idazkari nagusi Patxi Lopez, Parte-hartzeko idazkari Idoia Mendiarekin batera, gaur Euskadiko utzarazpenen aurkako elkarte nagusienetako arduradunekin bildu da. Helburua ondokoa da: zuzenean ezagutzea zer proposamen dituzten eta ikustea zer aukera dagoen haien eskakizunak nora eta Alderdi Sozialistak ordezkaritza dituen erakundeetara eramateko.

Stop Desahucios elkartearekin egindako bileran —10.00etan alderdiaren egoitzan izan da— elkarteko buru Marta Uriarte, Imanol Arbaiza eta Miguel Herrero izan dira.  Ondoren, Sendia Euskadin Hipotekengatik Eragindako Plataformako presidente andrearekin, Rosa de la Fuenterekin , bildu da.

Patxi Lopezek azaldu egin du zer ekimen burutu zituen hark zuzendutako Eusko Jaurlaritzak arazo horri aurre egiteko, baita Eusko Legebiltzarrean joan den astean aurkeztu zuten legez besteko proposamenaren edukia zein den ere. Legez besteko proposamen horren bidez, Eusko Jaurlaritzari Etxebizitzaren Legea egiteko eskatzen dioten, non Andaluzian onetsitako antzeko neurriak jasoko diren.  Gainera, gainzorpetzeagatik eta utzarazpen arriskuagatik  eragindako pertsonei laguntzeko ekimen guztiak sustatzeko konpromisoa gain hartu du.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak