PSE-EEko militanteen % 89,41 ados dago PSOEk Gobernu progresista eta erreformista osatzeko egin dun akordioarekin
Idoia Mendiak bai bozkatu du “akordio ona delako eta Espainian aldaketarako Gobernurako hasiera delako”
PSE-EEko militanteek baietz bozkatu dute (% 89,41) Gobernu progresista eta erreformista osatzeko akordioari, hots, Pedro Sánchez PSOEko idazkari nagusiak proposatutakoari. Ciudadanos ere horren alde agertu da jada. Euskadin parte-hartzea % 70koa izan da, eta parte-hartze handiena Gipuzkoan izan dute (% 79).
ERROLDA (postontzian emandakoak) |
EMANDAKO BOTOAK |
BAI |
EZ |
ZURI |
NULU |
|
EUSKADI |
4.971 |
3.487 (% 70,41) |
3.118 (% 89,41) |
323 (% 9,26) |
38 (%1,08) |
8 (% 0,23) |
ARABA |
677 |
426 (% 67,10) |
377 (% 88,49) |
35 (% 8,21) |
8 (% 1,87) |
6 (% 1,40) |
BIZKAIA |
2.670 |
1.768 (% 65,87) |
1.540 (% 87,10) |
209 (% 11,82) |
19 (% 1) |
0 (% 0) |
GIPUZKOA |
1.624 |
1.293 (% 79,62 |
1.201 (% 92,88) |
79 (% 6,11) |
11 (% 0,85) |
2 (% 0,12) |
Jardunaldi historikoa
PSE-EEko idazkari nagusiak, IDOIA MENDIAK, esan du PSOEk EAJri erantzun bat eman diola sozialistei aurkeztutako agiria dela-eta. Agiri horren bidez, akordio bat lortzeko aukeraka zaldu zituen. Gainera, aipatu du ez lukeela ulertuko jeltzaleek “Mariano Rajoyren alde egingo balute" eta Pedro Sanchezen inbestidurari ezetz esango baliote.
Mendiak hori Bilbon esan du PSOE eta Ciudadanos alderdiek egindako itunaren alde bozkatu eta gero. Alderdiak militanteei kontsulta egin die. Dena dela, larunbatean bertan EAJko bozeramaileak, Joseba Egibarrek, PSOEren erantzunaren zain zeudela azaldu zuen.
PSOEk EAJren agiriari erantzun diola esan du agintari sozialistak, eta zenbait dokumentazio trukatu ondoren, “une honetan EAJk erantzun beharko du”.
“Nire ustez, Joseba Egibarrek ez die EBBko Batzordeko gainontzeko kideei informazioa eman, erantzuna orain dela zenbait ordu eman baitzen, orain dela egun bat, esango nuke. Hortaz, lehendabizi, EAJk inbestidurarako akordio bat lortzeko egindako eskaeren eta ideien aurrean PSOEk emandako erantzuna irakurri beharko luke”, gaineratu du.