Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEren 5.351 afiliatuek asteartean Idoia Mendia alderdiko idazkari nagusi aukera ahal izango dute

Pedro Sanchezek parte hartuko du Ez-ohiko Biltzarraren hasiera-ekitaldian, hilaren 20an

PSE-EEren Ez-ohiko Biltzarra
PSE-EEren Ez-ohiko Biltzarra

Datorren asteartean, hilaren 16an, PSE-EEk hauteskundea egingo du, eta alderdiko afiliatuek agintari nagusia aukeratu ahal izango dute, eta hori lehendabizi gertatuko da Euskadiko antolakunde politiko batean.  Primarioen prozesuan aurkeztu den hautagai bakarraren, Idoia Mendia Cuevaren, inguruko bozketa finkatu diren 70 bozketa-gunetan egingo da (Araban 9, Gipuzkoan 29 eta Bizkaian 42).

Egun horretan bertan PSE-EEk hiru lurralde historikoetan izango dituen idazkari nagusiak aukeratuko dituzte, baita Bilboko PSE-EEren Ez-ohiko Biltzarrera zer ordezkari joango diren ere. Irailaren 20 eta 21ean izango da aipatutako biltzarra. Horrez gain, hurrengo asteburuan egingo diren probintzietako biltzarretako ordezkariak ere aukeratuko dituzte.  Euskadiko Biltzarrerako 302 ordezkari aukeratu beharko dira; horietatik 39 Arabari dagozkio, 96 Gipuzkoari, 159 Bizkaiari, 7 Euskadiko Gazte Sozialistei eta 2 Elkartutako Taldeari.

Biltzarrerako hauteskunde-errolda itxi egin da eta 5.351 afiliatu dira. Horietatik 753 Araban daude, 1.602 Gipuzkoan eta 2.892 Bizkaian.

Euskadiko egoitzan zenbatuko dira Idazkaritza Nagusirako botoak, eta lurraldeetako Idazkaritza Nagusietakoak, berriz, probintzia bakoitzaren egoitzan.

21:00ak inguru Idazkaritza Nagusirako bozketaren behin-behineko emaitzak eman ahal izango direlakoan gaude.  14:00etan, eta 18:00ak arte, parte-hartzeari buruzko datu partzialak emango ditugu.

Ez-ohiko Biltzarrari dagokionez, ondoren egingo dena, PSOEko idazkari nagusiak larunbatean eta igandean parte hartuko du, hilaren 20an eta 21ean, UPV-EHUko Bizkaia Aretoan. Inauguratzeko jardunaldian PSEOeko idazkari nagusi Pedro Sanchez izango da, eta jarduera hasi ondoren hitz egingo du.  Ondoren kargua utziko duen PSE-EEko (PSOE) idazkari nagusi Patxi Lopezek hartu du parte.

Arratsaldean udal politikari eta ongizateari buruzko eztabaida-mahaia egingo da, eta irakurriko da Idazkaritza Nagusirako bozketa antolatu duen Batzordearen irizpena, Idoia Mendia izendatzekoa.  PSE-EEko idazkari nagusiak lehenengo aldiz parte hartuko du Biltzarrean.

Jarraian, Etikako Batzordeko, Euskadiko Batzorde Nazionaleko, Komite Federaleko eta Euskadiko Batzorde Exekutibo berriko kideak aukeratzeko hautagaitzak aurkezteko epea hasiko da.  Halaber, Batzorde Exekutiboaren adierazpenak edota ebazpen-proposamenak aurkeztu, eztabaidatu eta, egokia bada, onetsiko dira.

Igandean, Alderdiko organo nazionalen bozketa egin ondoren, Biltzarra amaituko da.  Amaitzeko ekitaldian PSOEko presidente Micaela Navarrok hartuko du parte, eta bukatzeko, Idioa Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak hitz egingo du.  Ez-ohiko Biltzarrean PSOEko eta zenbait federazio sozialistako agintari garrantzitsu asko izango dira, baita Euskadiko sindikatu- eta gizarte-antolakunde batzuetako kideak ere.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak