Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEren 5.351 afiliatuek bihar Idoia Mendia alderdiko idazkari nagusi aukera ahal izango dute

Hautestontziak 10:00etan ireki eta 20:00etan itxiko dira eta 70 bozketa-zentro daude.

Hautagai bakarrak 11:00etan Abandoko Taldean bozkatuko du

Idoia Mendia Bilbon militanteekin egindako topaketa batean. (Argazkia: Euskal Sozialistak)
Idoia Mendia Bilbon militanteekin egindako topaketa batean. (Argazkia: Euskal Sozialistak)

Bihar PSE-EEk hauteskundea egingo du, eta alderdiko afiliatuek agintari nagusia aukeratu ahal izango dute, eta hori lehendabizi gertatuko da Euskadiko antolakunde politiko batean.  Primarioen prozesuan aurkeztu den hautagai bakarraren, Idoia Mendia Cuevaren, inguruko bozketa finkatu diren 70 bozketa-gunetan egingo da (Araban 9, Gipuzkoan 29 eta Bizkaian 42).  Hautestontziak Talde horietan irekita egongo dira, oro har, 10:00etatik 20:00etara.

Idoia Mendiak 11:00etan bozkatuko du Abandoko Taldean, bertako afiliatu baita (Ibañez de Bilbao kalea, 3. zk.a, 4. solairua).

Egun horretan bertan, eta dagozkien hautestontzietan, PSE-EEk hiru lurralde historikoetan izango dituen idazkari nagusiak aukeratuko dituzte, baita Bilboko PSE-EEren Ez-ohiko Biltzarrera zer ordezkari joango diren ere. Irailaren 20 eta 21ean izango da aipatutako biltzarra. Horrez gain, hurrengo asteburuan egingo diren probintzietako biltzarretako ordezkariak ere aukeratuko dituzte.

Alderdi Sozialisten primarioen hauteskunde-errolda 5.351 afiliaturekin itxi da:  756 militante Araban, 1.602 Gipuzkoan eta 2.885 Bizkaian. Horrez gain Euskadiko Gazte Sozialistako eta horren Taldeko kideak daude, eta horiek ez dute militantzia bikoitza.

Jakinarazitako moduan, Euskadiko egoitzan zenbatuko dira Idazkaritza Nagusirako botoak, eta lurraldeetako Idazkaritza Nagusietakoak, berriz, probintzia bakoitzaren egoitzan.

Egun horretan, 14:00etan eta 18:00etan, parte-hartzeari buruzko datu partzialak emango ditugu.

21:00ak inguru Idazkaritza Nagusirako bozketaren behin-behineko emaitzak eman ahal izango direlakoan gaude.  Ezagutu ondoren, Idoia Mendiak, Euskadiko Egoitzan zenbaketaren jarraipena egingo duena, komunikabideen aurrean balorazio labur bat egingo du.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak