PSE-EEren jakinarazpena, Bilbon arratsaldean egin den manifestazioaren inguruan azken egunotan gertatu denari buruzkoa

1.- Justiziaren erabakiak errespetatzen ditugu, batzuetan ulertzeko zailak badira ere.
2.- PSEk dio gure herrian giza eskubideak ez daudela babesik gabe, deitutako manifestazio berri horren leloa aipatu moduan. Sozialistok giza eskubideen alde egin dugu beti; baita krimenen batengatik justiziak kondenatu dituen pertsonen eskubideen alde ere. ETAk urratu du giza eskubideetako lehengoa, zehazki, bizitzarako eskubidea. Eta ETAk eta ingurukoek ez diete utzi kondenatutako presoei beraien erabaki pertsonalak askatasunez hartzen, zehazki, legaltasuna gain hartzekoa eta gizarteratzeari ekitekoa, betiere espetxe-arauak errespetatuz.
3.- Hori dela-eta, PSEk Sorturen hipokresia salatu nahi du; izan ere, giza eskubideen defendatzaile moduan aurkeztu nahi du bere burua, baina ez zen gai izan oinarrizkoenak ere erreklamatzeko ETAk hiltzen eta bere iritziekin ados ez geundenen askatasuna mehatxatzen zuenean.
4.- Halaber, EAJren jarrera kezkatzen gaitu, Sorturen deialdiarekin bat egin baitu lelo aldaketa huts bat egin ondoren. Gauza bat da Espainiako Gobernuaren edo epailetzaren erabakiak kritikatzea, eta beste gauza bat da lehengo Batasunaren munduaren besoetara erortzea. EAJk, gaur Sorturi lagundu egin dio, Sorturi ETAren terrorismoaren hondakinekin amaitzeko inplikazio handiagoa eskatu beharrean, jendaurrean ETA desegin dadin eskatzeko ausardia izan beharrean eta presoak berriz demokrazian sartzen lagundu beharrean. Estaldura eman dio ezker erradikalak duen ezintasunari berak sustatutako eta justifikatutako terrorismoko iraganean duen ardura gain hartzeko.
5.- PSE kezkatuta dago, ezen EAJk, iraganeko zenbait unetan gertatu moduan, euskal gizartea banandu dezakeelako, ez askatasuna eta demokrazia aldezten ditugunon eta hori erasotzen dutenen artean, baizik eta “hildakoen” eta “gainontzekoen" artean; gainera, kritikarik egin gabe bat egin du Euskadin terrorismoaren ardura garrantzitsua dutenekin.
6.- PSEk herritarrei ondoko deia luzatzen die: jarrai dezatela askatasunaren eta erakunde demokratikoen alde egiten, inolako probokaziotan jausi gabe.