Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEren ustez, berrordainketaren bidez eragindako talde ahulenei premiaz konpentsatu beharko die Jaurlaritzak

Blanca Roncal
Blanca Roncal

Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldeak ostegunean berriz esan dio Jaurlaritzari premiaz azaldu behar duela nola konpentsatuko dien botiken berrordainketarekin eragindako talde ahulenei, Euskadin uztailaren 1etik indarrean baitago.

Osasuneko bozeramaileak, Blanca Roncalek, ekaineko erabakiaren aldeko konpromisoa bete du —EAJ eta PSE-EE artean sinatutako ondorengo akordioa berretsi zuen aipatutako akordio hori—; horren arabera, 18.000 euroko errentatik beherakoei konpentsatu beharra eskatu zen; EAJk legegintzaldiaren hasieran berariaz agertu da konpromiso horren aurka.  Jaurlaritzaren alde egiten duen taldea iritziz aldaraztea lortu ondoren, sozialistek zaintzeko eta exijitzeko asmoa dutela iragarri zuten, eta hori Legebiltzarrean berretsi dute.  Akordio horren hasieran, Espainiako Gobernuak ezarri nahi dituen osasun arloko murrizketa-neurri guztien gaineko errefusapena agertu du eta Eusko Jaurlaritzari Legebiltzarrean agertzeko eskatu dio. Agerraldi horretan azaldu beharko du zer neurri hartuko dituen 18.000 eurotik beherako errentak dituztenei edo gizarte bazterketarako arriskua dutenei tratamendu farmakologikoa bermatzearren.

“Helburu bakarra dugu, botiken baterako ordainketaren aplikazioaren ondorioz osasun eskubidea eraginda ikus dezaketen pertsonei DAGOENEKO konpentsatzearena.  Arrazoi ekonomikoengatik, arka publikoei ez baitie onurarik egiten. Osasun arrazoiengatik, osasunerako eskubidean duen eraginagatik.  Eta gizaldeko arrazoiengatik, pertsona askorengan izan ditzakeen ondorioengatik.  Premiazkoa da, ezen hiru hilabete hauetan ezagutu baitugu pertsona batzuek zer egin pentsatu behar dutela, aukeratu behar dutela.  Premiazkoa da badakigulako zer aurrezki sortzen duen berrordainketa honek arka publikoetan, konpentsazio horietara zuzendu beharko da diru hori”, azaldu du.

Roncalek gogoratu du gobernu honek 10 hilabete hauetan "ez duela aukerarik eskaini berrordainketari aurre egin behar dietenei".  Eskatu du “bilatzeko bozeramaileak beste egunean aipatutako lege-zirrikituak eta ez atzeratzeko gehiago neurri horiek”.

Ordezkari sozialistak nabarmendu du erabaki honek “orain dela hiru hilabeteko akordioa berriz adierazten duela, helburu berberak dituelako eta ondoko exijentzia sendotzen duela: sailburuak Legebiltzarrean hilabete honetan bertan azalpenak eman beharko dituela eta epeak azaldu beharko dituela".  "Baina berriz diogu ekainean esandakoa:  zorrotz exijituko dugu hori betetzea, eta Jaurlaritzak ez baditu azkar erantzunak ematen, eskaera hau behar den guztietan ekarriko dugu hona.  Eta berandu gabiltza”, ohartarazi du.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak