Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEren ustez, EAJk frackingaren inguruko eztabaida atzeratu nahi du hauteskundeak direla-eta

Natalia Rojo, Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeko legebiltzarkidea. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Natalia Rojo, Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeko legebiltzarkidea. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeko Ingurumeneko bozeramaile Natalia Rojoren ustez, EAJk zenbait parlamentu-ihesbide erabiltzen ditu Euskadin frackinga arautuko duen lege bat atzeratu ahal izateko; horren ondorioz, ez du zertan iritzia eman hurrengo udal hauteskundeak baino lehen.

EAJk (PPren babesarekin) hartu duen eta Legebiltzarreko Mahaiak berritsi duen ondoko erabakiaz aritu da Rojo: Herri Ekimen Legegilearen tramitazioa, Ingurumen Batzordetik kendu eta Garapen Ekonomikoko Batzordera eramatea (EAJk zuzentzen du bigarren batzorde hori), “proposamena egin duten herritarrek beste gauza bat nahi badute eta guk halako gaia arautzeko eskumenak baditugu ere”.

“Ulertezina da zer interes duen EAJk aipatutako aldaketa egiteko.  Urkulluren Gobernuak berea, iritzia emateko orduan, aipatu zuen ingurumen arloan guk genuela eskumena, Espainiako Gobernuak baitu hidrokarburoak ateratzeko jardueraren arauketarena.  Batzorde-aldaketa horren bidez, EAJk eta Jaurlaritzak denborak kontrolatu nahi ditu zenbait iragazki pasatu dituen herritarren ekimena dela-eta, eta, horrez gain, zuzenketak aurkezteko eta eztabaidatzeko unea atzeratu nahi du", salatu du.  Gainera, Batzordeburuak tramite hori gain hartu nahi du “eta ez taldeek, dagokien moduan”, eta zenbait aurretiazko agerraldi proposatu ditu zuzenketak aurkezteko epeak geldiarazi; horrek argi uzten du “legea geldiarazi nahi dutela".

Legebiltzarkide sozialistak gogoratu du EAJk frackinga erabili izan duela hauteskunde-arma moduan, 2012ko hauteskunde autonomikoetan, hain zuzen, “baina kontrakoa esan zuen, orain nahi ez duen debekua eskatu zuen orduan”.  “Hortaz, beste gauza batzuetarako herritarren erabakira hainbestetan jotzen dutenek, ez dituzte gain hartu ingurumenerako kaltegarria dela uste duten 100.000 euskal herritar baino gehiago.  Gardentasunaz hitz egiten dutenek, opakotasuna eta nahasmena bilatzen dute.  Udal hauteskundeak noiz igaroko diren zain daude soilik, udalerri askok teknika horren kontrola exijitu baitute”, azaldu du.

Amaitzeko, Rojok esan du EAJri Herri Ekimen Legegilea eta horren edukia eta prozedura bost axola zaiola, baita berme diren herritarrak ere”.  Eta “emaitzatik haratago ponentzia kontrolatu baino ez dutenez nahi", Talde Sozialistak iragarri du batzorde-aldaketaren inguruko txosten juridikoa eskatuko duela.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak