Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEren ustez EHBilduk Loza betatu du “Langraiz bideko” presoekin “lan handia" egin duelako

Eusko legebiltzarkide Sozialista, José Antonior Pastor, goizean Vitoria-Gasteizko Legebiltzarrean eskaini duen prentsaurrekoan. [Argazkia: Eusko Legebiltzarra]
Eusko legebiltzarkide Sozialista, José Antonior Pastor, goizean Vitoria-Gasteizko Legebiltzarrean eskaini duen prentsaurrekoan. [Argazkia: Eusko Legebiltzarra]

Eusko Legebiltzarreko PSEko bozeramaileak, José Antonio Pastorrek, azaldu du seguru dagoela EH Bilduk Jesús Loza betatu duela Memoriaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeko kide izateko “lan handia” egin duelako “Langraiz bideko” ETAko presoekin. Aipatutako presoek, “banda-terroristako beste preso batzuek eman nahi ez duten urratsa eman dute".

Loza zentroko zuzendaritzan izango da, Sozialistek proposatuta, “aditu independente moduan”, Mikel Mansicidor (EAJk proposatutakoa) eta Francisco Etxeberria (EH Bilduk proposatutako) bezala.  Koalizioak ez du PSEko hautagaiaren alde egin.

Izendapenaren ostean, ostegunean Eusko Legebiltzarrean, Pastorrek ohartarazi du agian koalizio soberanista haserre dagoela Jesús Lozak “lan handia" egin duelako gizarteratze-neurriak onartu dituzten Langraizeko presoekin.

Pastorrek gogoratu du arabar espetxean direnek urrats bat eman dutela “banda terroristako beste preso batzuek eman nahi ez dutena edo ETAk ematen utzi ez diena”. “Guk uste dugu horrexegatik betatu duela Bildu Jesús Loza”, esan du amaieran.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak