Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEren ustez, “enpleguaren kalitate urriak BAIren emaitzak ilundu ditu”

Alberto Alonso, PSE-EEko Batzorde Exekutiboko Enpleguko Idazkaritzaren arduraduna. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Alberto Alonso, PSE-EEko Batzorde Exekutiboko Enpleguko Idazkaritzaren arduraduna. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Biztanleria Aktiboaren Inkestak hirugarren hiruhilekoen langabetuen kopurua gutxitu dela badio ere (12.500 pertsona Euskadin), Euskal Sozialisten Enpleguko idazkari Alberto Alonsoren ustez, “horrek ez du lan-merkatuan benetako aldaketarik gertatu dela adierazten, behin-behineko enplegu ezegonkorraren eredua betikortzen dela baizik, eta horrek agerian jartzen du abian jarritako enplegu-politikak eta eredu ekonomikoa ahula dela”.

Alonsok zer nolako enplegu mota sortzen den nabarmendu du: “urtarokoa, aldi baterakoa eta partziala”.

“Hilabete honetan ere biztanle aktiboen kopurua gutxitu da (orain dela hiru hilabete baino 19.000 pertsona gutxiago), gogorik eza efektua zabaldu baita:  zenbait langilek, lanik ezin dutenez topatu, amore ematea eta lana bilatzeari uztea erabakitzen dute eta, beraz, aktibo izateari utziko diote edo emigratuko dute", azaldu du.

“Enpleguaren kalitate txarrak —aldi baterakotasuna eta partzialtasuna dira ezaugarri nagusiak, besteak beste—, emaitzak iluntzen ditu”, azaldu du agintari sozialistak.

Norabidea aldatzearen aldekoa da PSE-EE: kalitatezko enpleguaren eragile izango den eredu ekonomiko berri bat saritzearen aldekoa.  “Enplegua sortzeko eredu sozialista bat” dela esan du Alonsok.

Amaitzeko, Alonsoren ustez, baliabide gehiago behar dira trebakuntzarako eta enpleguko politika aktiboak egiteko; horrez gain, ditugun baliabideak hobeto kudeatu behar dira, kontrataziorako sarrera sustatzearren.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak