Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEren ustez, Euskadiko Barne Antolaketako Legeari errekurtsoa jarriz gero, beharrezko eztabaida atzeratu baino ez da egingo

Eusko Legebiltzarrean LTHri buruz eztabadaitu da [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Eusko Legebiltzarrean LTHri buruz eztabadaitu da [Argazkia: Euskal Sozialistak]

PSE-EEko Batzorde Exekutiboaren ustez, gaur Bizkaiko Foru Aldundiak adostutako errekurtsoak (ordezkari sozialistek aurka bozkatu dute), Euskadiko Barne Antolaketaren inguruan  egingo den Legearen aurkakoak, une honetan egokia eta beharrezkoa den eztabaida atzeratu baino ez du egingo.

Ebazpen Batzordean jarritako errekurtsoa ezin da, Euskal Sozialisten ustez, eskumen-inbasioren batean oinarritu, proposatutako aldaketek ez baitute Estatutuen erreformarekin zerikusirik eta Eusko Legebiltzarraren eskumenekoak direlako.  Sozialisten proposamena izapidetzeko onartu zen orain dela hilabete, eta Eusko Jaurlaritzak aldeko iritzia agertu zuen; izan ere, "esparru juridikoarekiko egokitasunaren ikuspuntutik egon daitezkeen eragozpenak Legebiltzarreko tramitazioan proposatu ahal izango direla" azaldu zuen.

PSE-EEren ustez, lehenbailehen egin beharreko eztabaida atzeratzeko berria, berri txarra da, ezin baititugu euskal herritarrak oinarrizko alderdi batetik at utzi:  herritarrentzat lan egiten duten erakundeek euren funtzioak betetzen badituzte, efikaziaz eta eraginkortasunez egiten badituzte, bikoiztasunik gabe eta denontzat herri bera osatuz.

PSEk eta EAJk 2013an erabaki zuten horixe gai garrantzitsua dela, “herrialderako” gaitzat jo zuten.  Alderdi bien arteko akordioan horrela jaso zuten.  Ebazpen Batzordeak errekurtsoa ebatzi arte itxaron beharko dugu, baina gure alde jarriko delakoan gaude, Patxi Lopezen Gobernuaren Udalen Legearekin, edo Klima-aldaketaren, Aurrezki Kutxen edo Gazteen ingurukoekin (iazko legegintzaldian) gertatu zen bezala.  Eta hori gertatuko delakoan gaude Sozialistok gogor egiten dugulako lan eta egingo dugulako lan euskal herritarrentzat onak diren ekimenak abian jartzeko.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak