Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEren ustez, gobernuak turismoaren legea dela-eta erakusten duen premiak segurtasun juridiko eza handitzen du

Susana Corcuera [Artxibo-argazkia]
Susana Corcuera [Artxibo-argazkia]

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeko turismoko bozeramaileak, Susana Corcuerak, uste du Eusko Jaurlaritzak oraindik ez duela azaldu, ezta alderdiak berak eskatuta, zergatik nahi duen Turismoaren Legea premiaz tramitatu, gabezi handiak baditu ere; izan ere, premiak dela-eta, lehentasuna ematen zaio segurtasun juridiko ezari, Legebiltzarraren lan arduratsuaren aurrea.

Corcuerak ostiralean sailburuari EAJk Lege  horren inguruan egindako galderaz aritu da: zure ustez, ba al dira premiazko arrazoiak hori onesteko legegintzaldia amaitu baino lehen? Galdera argia da, eta bere alderdiak egiten badio, premia horiek argudiatuta dituela uste dugu.   Erantzuna jakin nahi genuen.  Baina ez digu eman.  Sailburuak ez die erantzuten ezta bere alderdikoei ere.  Agian Gobernuak ez du premiarik Eusko Legebiltzarrean Legea aurkezteko, Gobernuaren egoitzan urte eta erdi egon ondoren.

Legebiltzarkide sozialistaren ustez, Gobernuak ez du inoiz ulertu sektore estrategikoa eguneratu nahi duen Legea lehentasun bat denik, eta erakutsi du oso berandu onetsi nahi duelako, legegintzaldiaren azken hilabeteetan. Gainera, Gobernu Kontseiluak berretsi ondoren, urte eta erdi behar izan du Legebiltzarrera bidaltzeko.

Aurreproiektua gabezi handiekin onetsi nahi du, azkar-azkar, legegintzaldian Exekutiboak izan duen geldotasuna ezkutatzearren.  Izan ere, Turismoko Mahaian parte hartu duten zenbait sektorek, presioak jaso dituztela esan dute, eta sozialisten eskaerei erantzun diete, eta testua argitzeko agertuko dira. Proiektuari traba garrantzitsuak jarri dizkiote, eta sektore bat desagerraraz dezakeela esan dute: etxebizitza eta apartamentu turistikoena. Idazketan akats larriak egin dira.

Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzari erakundeen errespetua eskatu dio, Legebiltzarra ez presionatzeko, zorroztasunez lan egiten uzteko, lege erabilgarriak eta seguruak onesteko ardura baitugu. Legeak segurtasun juridikoko arazo bat du, eta Sozialistok aztertuko dugu Gobernuak aintzat hartu izan ez dituen zenbait ekarpen, gaineratu ahal izateko, gerta ez dadin beste Erkidego batzuetan gertatu dena, turismoaren inguruko arauak inpugnatuta eta epaitegietan dituztela, esan du. 

Beste berri batzuk...

Iruzkinak