Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-EEren ustez, Legebiltzarreko errefuxiatuentzako taldeartekoa populismo xenofoboen aurkako kontrapisua izango da

Errefuxiatuak[Argazkia: Pixabay]
Errefuxiatuak[Argazkia: Pixabay]

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldearen ustez, etorkinen eta errefuxiatuen eskubideen alde bihar Eusko Legebiltzarrean onetsiko den taldeartekoa Europan zabaltzen diren populismo xenofoboen aurkako kontrapisua izango da.

Giza Eskubideen bozeramaileak, Mikel Unzaluk, azaldu du legegintzaldi honetan eta datozenetan etengabeko lan-foru bat sortzeko sozialistek egin duten proposamena ondo hartu dela, eta bihar gainontzeko taldeek oniritzia emango dutela.  Taldeartekoak aztertuko ditu zer etorkin eta errefuxiatu fluxu saiatzen diren etortzen gatazka-eremuetatik Europar Batasunera, eta pertsona horien balorazioa eta etengabeko jarraipena egingo du, jakingo du zein den Euskadiko Autonomia Erkidegora datozen pertsonen egoera, beraien egoera eta beharrak identifikatuko ditu baliabideak eskaintzearren, eta errefuxiatuei laguntzeko ekimenak proposatuko dizkio Eusko Legebiltzarrari.

“Siriako gatazkaren ondorioz sortu den giza tragedia ez da amaitu, eta, hala ere, harresiak baino ez dituztela altxatzen, ihes egiten duten pertsonen eskubideak bermatzen ez dituzten akordioak sinatzen dituztela ikusten dugu; gainera,  Europako zenbait tokitan babes handia jasotzen dute diskriminazioa eta gizatasun falta erakusten zenbait indarri" gogoratu du.

Hori dela eta, Unzalu pozik dago, alde batetik, Euskadin erakundeek beldurrarengatik ihes egiten dutenei laguntzeko apustua egin dutelako, eta, bestetik “Legebiltzarrak ikusi duelako ez dela soilik premiaz konpondu beharreko arazo bat, migrazio-mugimenduak garrantzitsuak direlako eta gerora begira jarraituko dutelako”.  “Iluntasun handi horretan, sozialistentzat pozgarria da gure proposamena onartu izana: bizitza duina izateko aukerak biltzen dituztenen giza eskubideen aldekoa", azpimarratu du. 

Beste berri batzuk...

Iruzkinak