PSE-EEren ustez, zaintza partekatuaren legea inkongruentea da eta ez da beharrezkoa
Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak abstentzioa bozkatu du Zaintza Partekatuaren Legeari dagokionez, eta zenbait artikulu errefusatu ditu; izan ere, Legebiltzarreko tramitazioan zenbait hobekuntza sartu badira ere, “lege txarra da, inkongruentea da eta ez da beharrrezkoa”. Dena dela, herritarrek bizikidetzarako esparrua finkatzeko orduan parte hartu dutela baloratu du
Miren Gallasategui legebiltzarkideak gogoratu du Espainian zaintza partekatua posible dela 2005. urtean Kode Zibila aldatu zutenetik; Sozialistek sartu zuten aipatutako aldaketa, “gizarte-aldaketa handiak sustatu ditugulako beti, dibortzio zein amatasun librea izan”. Hori dela eta, “lotsarik gabe gezurra esaten dute zaintza partekatuaren aurka gaudela esaten dutenek”, eta gaineratu du oker daudela “berdintasuna ekarriko duela esaten dutenak”. “Alderantziz da, berdintasunak erraztuko du zaintza partekatua", azaldu du.
Gallasteguik esan du seme-alaben gurasoek ardura izan behar dutela, “lankidetza, komunikazioa eta gurasoen arteko elkar ulermena sustatu behar dugu seme-alabak zaintzeko orduan, eta erabaki guztiak elkarrekin hartu behar dituzte”. “Baina hala ezin bada izan, neurrira egindako jantzia egin behar dugu, adingabeen garapen osoa bermatzeko, babestu beharreko ondasuna baita; zaintza partekatua eta guraso bakarreko zaintza izan daiteke. Zaintza partekatua gurasoen eskubide bat delako, eta batzuek, fede onaz, ideia faltsu horretan sinesten badute ere, inposaketak ez du justizia eta berdintasuna bermatuko”, azaldu du.
Ordezkari sozialistak nabarmendu du legea “inkongruentea” dela, ohiko bizitokiaren erabilera arautzeaz gain, beste jabetza batzuk ere arautzen dituelako, eta ez du zehazten zer familia zabalari onartzen zaion adingabeekiko eskubideak. Gainera, zenbait gabezi ditu genero-indarkeriari dagokionez. “Legeak ez du dagoena hobetzen", azaldu du. Aipatu du epaitegietan gero eta zaintza partekatu gehiago ematen direla. "Dena dela, beste arazo batzuk ekarri egingo ditu".