PSE-EEri esker Legebiltzarra kulturarako BEZa gutxitzearen alde agertu da

Eusko Legebiltzarrak, ostegunean, sozialisten proposamenaren alde egin du: Espainiako Gobernuak kulturan BEZa igotzeko aukera berriz kontsidera dezala eta kultura-produktuetarako zerga-tasa murriztua ezar dezaten eskatzeko.
Vicente Reyes legebiltzarkideak aldeztutako proposamenaren abiapuntua ondokoa da: Rajoyren gobernuak kultura-produktuen (liburuak izan ezik) BEZa ehuneko 8tik 21era igotzearen ondorioz egin den salaketa. Europako batez bestekoa ehuneko 10 da. Ordezkari sozialistak, kultura-industria estrategikoa dela, eta BPGren % 4 sortzen duela gogoratu du. Hori dela-eta, igoeraren ondorioz Espainiar ekoizpena “desabantaila handia” izango du.
Reyes dio Espainiako Gobernuak ez dituela aintzat hartu erabaki horrek zer nolako “ondorio ekonomiko larri” izango dituen, eta ez zuela BEZaren bilketan ia-ia islarik edukiko. Gainera, bitartean PFEZ eta Sozietatekoetan beherapena gertatuko zen eta langabeziagatiko gastuak gora egingo zuten, sektore horretan gutxi gorabehera % 24 egingo zutelako behera diru-sarrerek. Gainera, herritarrek kultura-ondasuna eskuratzeko aukera gutxiago izango lituzkete.
Hori dela-eta, ebazpen bat aldeztu eta onarrarazi du. Horren bidez, Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari igoera hori berriz kontsideratzeko, sektorean zerga murriztua ezartzeko eta Europar Batasunean % 10etik beherako zerga harmonizatuak sustatzeko eskatzen dio.