Prentsa-aretoa

Berriak

PSE eta EAJ alderdiak astelehenean bilduko dira herriaren aldeko eta krisiari aurre egiteko akordio handienen inguruan negoziatzeko

PSE-EE eta EAJ-PNV alderdietako ordezkari batzuek datorren astelehenean, ekainaren 3an, Eusko Legebiltzarrean lehen bilera bat egingo dute maila politiko goreneko negoziaketa orokor bati ekiteko; egungo unean euskal gizarteak behar dituen herri akordio handiei buruzko negoziaketa izango da:

- Langabeziari aurre egiteko eta atzera doan ekonomia bultzatzeko politikak.

- Iruzurrari aurka egiteko neurri eraginkorrak eta fiskalitate bidezkoago eta efizienteagorako erreformari ekitea.

- Erakunde-egitura eta horren sektore publikoa berrikustea, bikoiztasunak kentzeko eta modernoagoak eta efizienteagoak izan daitezen lortzeko.

- Gure ongizateko estatua definitzen duten zerbitzu publikoekin jarraitzeko konpromisoa, horretarako behar diren egokitzapenak eginez.

Txarli Prietok, Iñaki Arriolak eta José Antonio Pastorrek, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko idazkari nagusiek; Rodolfo Aresek, Organizazioko eta Koordinazioko idazkariak, eta Idoia Mendiak, Parte-hartzeko idazkari eta Euskadiko Batzorde Exekutiboko bozeramaileak osatzen dute PSE-EEren ordezkaritza.

EAJ-PNVko ordezkariak, berriz, Joseba Aurrekoetxea, Euzkadi Buru Batzarreko Ekonomiako arduraduna; Pilar García de Salazar, EBBko idazkaria; Joseba Egibar, legebiltzarreko bozeramaile eta EBBko kidea, eta Koldo Mediavilla, Erakunde Politikako arduraduna dira.

Bilera horren helburua, mahai gainean jarritako gaien inguruan baterako ikuspuntu bat adostea da, baita gai horien inguruan alderdi bi horietako lan-taldeek zer metodologia eta egutegi izango duten definitzea ere.

Komunikabide grafikoek irudiak hartu ahal izango dituzte bileraren hasieran. Bilera 12:00etan Eusko Legebiltzarreko Batzordeen 2. aretoan izango da.

Topaketa amaitutakoan, komunikabideei landutako gaien berri emango diete.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak