Prentsa-aretoa

Berriak

PSE eta PP-k Patxi Lopezen inbestidura bermatzen duen aurre-akordio bat lortu dute

PSE-EEk Legebiltzarreko beste alderdi batzuekin akordioak lortzeko aukera zabalik mantentzen du

VITORIA-GASTEIZ PSE eta PP gaur Ptaxi lopez buruzagi izango duen Eusko Jaurlaritza berriaren "euskarri politiko eta lehentasunezko helburuei" buruz aurre-akordioetara iritsi dira, baita eta, Legebiltzarreko Mahaiaren eraketari buruz, zeinaren buru PP. a izango den; hala azaldu du gaur Rodolfo Ares sozialistak. Ares izan da prentsarekin hitzegiten lehena, Eusko Jaurlaritzan Euskadiko PSE-EE eta PP-ko bitartekari batzordeek ,Patxi Lopez sozialista lehendakari izendatzeko paktua bilatzeko izan duten bilera motza - 50 minutukoa - eta gero. Aurre-akordioak Legebiltzarraren lehendakaritza PP. arentzat ,eta PSE.arentza mahaian bi leku barneratzen du, Eusko Ganabarako goberni organan gehiengokoa sozialista eta popularrek izango dutelarik, bost lekuetatik hiru bait dituzte. Bilera amaitzerakoan, bia Ares eta bai PP.aren idazkari orokorrak Iñaki Oyarzabalek, hurrengo egunetan bi alderdien zuzendaritza organuak bilduko direla azaldu dute, zeinek erabaki beharko duten aurre-akordio hauek berresten dituzten, ondoren bien edukia aurkeztuko luketelarik publikoki. Ares eta Oyarzábalek agertu dute hitzartutako eustarri politikoak terrorismoaren aukako borroka, askatasunen defentsa, krisialdi ekonomikoari aurre egiteko plana, autogobernua, bizikidetasuna eta hezkuntza, osasun, etxebizitza, azpiegiturak eta komunikabide politikei buruzkoak dira. Sozialista buruak jakinarazi du Patxi Lopezen gobernuak PP.arekin "lehentasunezko erlazioa" mantenduko duela "egonkortasuna bermatzeko" , nahiz eta zehaztu duen egoera honek ez duela "mugatzen" beste alderdi politikoekin akordioetara iristea , "herri bezela ditugun erronkak lanari honela ekin diezaiogun eskatzen duelako". Etorkizuneko Legebiltzarreko lehendakaria elebiduna izataren beharraz galdetua, Aresek gai hau ez dutela jorratu baina hala izatea gustatuko litzaiekela erantzun du, baina PP.ak erabaki beharko duen gai bat dela zehaztu du. Bileran, PSE.ren aldetik, euskal buru sozialistak diren Jesus Eguiguren, Rodolfo Ares, Jose Antonio PAstor, Txarli Prieto eta Iñaki Arriolak eta, PP.ren ordezkapenez Iñaki Oyarzabal, Leopoldo Barreda, Arantza Quiroga, Alfonso Alonso, Anton Damborrenea eta Mari Jose Usandizagak hartu dute parte.

Beste berri batzuk...

Berri honetara lotuta dauden artxiboak

Iruzkinak