PSE-k Patxi Lopezen inbestidurarako babesa lortzeko aurrea hartu du
EAJk bere burua elkarrizketatik kanpo utzi du, Legebiltzarreko gainerako taldeek, aldiz, parte hartuko dute
KOMUNIKATUA PSE-EEk (PSOE) bihar, asteazkenean hasiko ditu bere topaketak bermeak lortzeko Patxi López Lehendakari bezala aurkezteko inbestidura saioan. EAJ ezik, gonbidapena onartu ez bait du eta kontaktuetatik bere burua kanpo utzi du, beste alderdi guztiek, parlamentuan ordezkaritza dutenek hurrengoko egunetan, Bilboko sozialisten egoitzara joango dira. PSE-EEk bere unean esan zuen errespetatzen zutela EAJ izatea, alderdi bozkatuena den einean, iniziatiba hartu behar zuena bermeak lortzeko Lehendakariaren inbestidurarako. Elkarrizketa hauek arrakastarik bukatu direnez, PSE-EEri dagokio beharrezkoak diren berme nahikoak eskuratzea Patxi López Lehendakari izateko eta hala, aldaketaren Gobernua martxan ezarri, herritarrei zin egin ziena betez. Sozialisten egoitzara abiatuko diren lehenak, asteazkenean, hilak 11, EA, EB eta Aralar izango dira, 11:30tan, 13:00tan, eta 17:00tan, hurrenez hurren. Hurrengo egunean, osteguna, hilak 12, 11:00tan, PPko ordezkaritzak egingo du. Eta azkenik, eta agendako arazoengatik, ostiralean, hilak 13, 12:00tan, UPyDek. Topaketa hauetan parte hartuk dute, sozialisten aldetik, batzorde negoziatzailea, Euskadiko Exekutibak izendatua eta osatua dagoena, alderdiko lehendakariagatik, Jesús Eguiguren, Antolamenduko Idazkariagatik, Rodolfo Ares, eta Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiako Idazkari Nagusiengatik, Iñaki Arriola, Txarli Prieto eta José Antonio Pastor, hurrenez hurren. Bilerak isilpeko izaera izango dute. Hau da, ez dira egongo argazkirik, baina hala ere, alderdi bakoitzak bilera amaitu orduko nahi dituen deklarazioak egin ahal ditzake.