Prentsa-aretoa

Berriak

PSE-k salatu egin du Jaurlaritzak eta aldundiek oraindik ez dutela hasi defizit handiagoren ondoriozko 180 milloirekin egin beharreko lan bat ere

“Erakundeek, krisiaren unerik gogorrenean esku hartzeko aukera ezin hobea galdu dute”

“Jaurlaritzak ez du planik garatzeko presarik eduki, baina bai horren inguruan publizitatea egiteko”

Euskal Sozialistek, gaur salatu egin dute Ekonomia eta Enplegua Bizitzarreko Erakundeen arteko Plana oso “motelki” gauzatzen ari dutela. Plan hori Eusko Jaurlaritzak eta hiru aldundiek sinatu zuten. Gainera, sozialisten ustez, “eskandaluzkoa” da 2013an ekonomia eta enplegua dinamizatzeko talka plana izan beharko lukeen horren kudeaketa.

Euskadin, 2007an hasitako krisi ekonomikoaren unerik biziena jasan izan dugu 2013. urtean. Politika-, ekonomia- eta gizarte-eragile guztiek onartutako ebidentzia hori dela-eta, premiazkoa zen pizteko eta biziberritzeko zenbait salbuespen-neurri hartzea, izan ere, iraupen luzeko langabetuetan eta gazteengan baitu eragina. 

Euskal Sozialistek, bai gobernatzen genuenean, bai oposizioan gaudela, krisiari premiaz aurre egiteko beharra aldeztu dugu, betiere, eskura ditugun erreminta guztiak erabiliz.  Horrexegatik bat egin genuen EAJrekin sinatutako akordioarekin, Euskadi modernoago, solidarioago, iraunkorrago eta lehiakorrago lortzeko akordioarekin, hain zuzen.  Eta hori da gobernu nazionalista legegintzaldi honetan egiten diogun gaitzespen handiena:  ez duela talka-planik eta -ekimenik.

Maiatzaren 8an, 2013rako aurrekontuen proiektua bertan behera utzi behar izan zuzenean, Urkullu lehendakariak Lurralde Historikoetako diputatu nagusiei deialdia luzatu zien, Autonomia Erkidegoari dagokion defizitaren tarte handiago hori konpartitzeko asmoz; horretarako, Jaurlaritzak zuzenean burutu beharreko zenbait inbertsio-jarduera gauzatuko lituzkete. 

Une horretan, bagenekien Euskadirako finkatutako helburua BPGren % 0,7tik % 1,2koa izatera pasatuko zela; horri esker, 330 milioiko gastu-gaitasun handiagoa izango genuke. Hori dela-eta, bilera horretan Erakundeen arteko Planerako 180 milioi erabiliko zirela finkatu zen; kopuru horretatik, Eusko Jaurlaritzak 126 milioi emango zituen (% 70), gainontzekoa, aldiz, Aldundiek jarriko dute (% 30); halaber, lurraldeetan modu proportzionalean banatuko litzateke (30 milioi Arabarentzat, 60  Gipuzkoarentzat eta 90 Bizkaiarentzat). 

“Baina, egoera ekonomikoa larria bada ere, eta proposamenaren baldintzak abantailatsua izanik, plana oso geldo jarri da abian”, azaldu du PSE-EEko Batzorde Exekutiboko bozeramaileak, Idoia Mendiak. Uztailera arte ez dituzte inbertsio-jarduerak eta –proiektuak erabaki; ondoren ezer gabe gelditu ziren Akordioan eraginik izango ez duen defizitaren hamarrena bategatik, eta lau erakundeek ez zuten Erakundeen arteko Akordioa sinatu irailaren 30ra arte (bost hilabete ondoren). Akordio horren bidez, 180 milioi euro horiekin egin beharreko inbertsio-jarduerak eta -proiektuak finkatu zituzten.

"Denbora luze galdu da alferrik ekonomia eta enplegua biziberritzeko plana izan behar lukeen horretarako, erkidegoak une honetan behar handiena badu ere.  Akordioa aurkezteko orduan eszenifikazio eta propaganda handia, baina ardura gutxi izan dute abian jartzeko orduan”, salatu egin du. Halaber, aurreikusitako jarduerak azkar burutzeko moduko lan teknikoak eta administratiboak egin behar zirenean ez zutela aurrera egin esan du (aurrekontu-aldaketak, proiektuak idaztea, etab.).

“Eraginkortasun eza horren emaitza”, gaineratu du Mendiak, “ondokoa da: 2013a, krisiaren urte txarrena, amaitzear dagoela, ez dute hasi Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek hiru lurraldeetan egin behar zuten 40 jardueretako bat ere, eta horietako gehienen kasuan ez dute ezta lizitazioa atera ere”. 

“Denbora luze galdu dugu eta, batez ere, behar handiena genuenean Planak enpleguan eta jarduera ekonomikoan izango lukeen eragina galdu da.  Eta Jaurlaritza eta hiru Aldundiak zuzentzen dituztenek dute horren ardura:  EAJ, Bildu eta PP”. 

“Zeren zain daude Ekonomia Biziberritzea titulua zuen Akordioa gauzatzeko? Krisia berez noiz konponduko den zain?”, galdetu dio bere buruari.

“Bitxia bada ere, eta PSEk sendo salatu nahi du hori, ez dute hain astiro jokatu Planaren publizitatea eta horren domina jartzeko orduan.  Oraindik ez dituzte lanak hasi, eta ez dira laster hasiko , baina Jaurlaritzak komunikabide guztietan egindako publizitate-kanpainaren (ikus-entzunezkoak, idatzizkoa, digitalak) bidez, hilabete baino gehiago darama herritarrei saltzen herritarrek eurek ikusi ezin duten zerbait”, adierazi du Mendiak. 

Mendiak gogoratu du “oraindik egin ez duten zerbaiti buruzko kanpaina dela”, eta Jaurlaritzak emandako datuen arabera, 200.000 euro gastatu dituzte horretan.  “Pertsonekiko konpromisoa, dio guztion diruarekin Jaurlaritzak bere buruaz egiten duen promozioak; hori bai iseka!", kritikatu du.  

Argazkia: Irekia
Argazkia: Irekia

Beste berri batzuk...

Iruzkinak