PSEk Euskadin diru-laguntzak bermatu ditu, Hirukoaren gezurrak gorabehera
"Euskadin alargunen pentsioen osagarria eta pentsiorik baxuenena ez daude arriskuan"
PRENTSA OHARRA Gaur goizean Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak irakurri duen pentsioen osagarriari buruzko adierazpenari dagokionez, Euskal Sozialisten Batzorde Betearazlearen ustez, adierazpen horrek argi eta garbi erakusten du hirukoa zein puntura arte dagoen errealitatea manipulatzeko prest, Estatuarekin gatazkak mantentzeko estrategia elikatzen jarraitzeko. Eta are larriagoa da kasu honetan gezurren bitartez pentsiodunen kolektiboa beldurtzen saiatzen ari dela. Duela egun batzuk ziurtatu genuen bezala, alargunentzako eta pentsiorik baxuenentzako pentsio osagarria ez dago inolako arriskuren menpe Euskadin, hortaz, osagarri horiek jasoko dituzten pertsonak lasai egon daitezke. Izatez, beste Autonomia erkidego batzuetan, adibidez, Andaluzia eta Gaztela-Mantxan dagoeneko normaltasun osoz kobratzen ari diren lege-arloko laguntza da. Baina negargarria izateaz gain, arduragabekeria hutsa dena Ibarretxeren Gobernua, eta zehazki, Joseba Azkarraga sailburua, lehenengo pentsiodunak paperekin zorabiatzen aritzea eta orain, Ministerioaren gutun bat dela eta, inolako funtsik gabeko larritasuna pizten aritzea da, izan ere, haren bitartez Administrazioen arteko elkarlana lortzen saiatu ziren soilik, pentsiorik baxuenentzako laguntzek lege-estaldura osoa izateko, Eusko Jaurlaritzak, bere lana egin beharrean, gatazka eta biktimismora jotzen du eta larritasuna pizten saiatzen da, hauteskundeekin lotutako interesen ondorioz, sozialistei gezurrekin eraso egiteko. Bere adierazpen biktimista eta etsai politikoaren izen ona zikintzeko adierazpenekin, Ibarretxeren Gobernuak ez du arazorik izan Lehendakaritzaren egoitza hauteskundeen aurreko mitin bihurtzeko. Eta gainera, demagogiarik zakarrenera jo du. Adibidez, “Zapaterok ez duela nahi pentsiodun euskaldunek gutxienez 700 euro kobratzea nahi” adierazi dute. Bitxia da erakundearen adierazpen horretan gehien errepikatu diren hitzak Patxi eta López izatea, eta horrek argi erakusten du zein den hirukoak adierazpen hori egitean izan duen asmoa: hau da, berriro ere oposizioari oposizioa egitea, eta horrek datozen hauteskundeetan Euskadin aldaketa politikoa egongo ote den beldur direla erakusten du. Denborak erakutsiko du hirukoa gezurretan dabilela. Izan ere, Euskadiko herritarren arazo bakoitzarentzako irtenbidea bilatu beharrean, irtenbide bakoitzarentzako arazo bat bilatzen saiatzen dira. Euskal Sozialistak izan gara Eusko Jaurlaritzarekin sinatu genuen itun sozialaren esparruan pentsioen osagarriaren ordainketaren sustatzaile eta defendatzaile nagusiak. Hori dela eta, berriro ere lasaitasun eta segurtasun mezu bat bidali nahi diegu alargunei eta pentsiodunei, Euskadin gutxieneko pentsioentzako laguntzak ez daudelako inolako arriskuren menpe eta legea betetzen dutelako, adibidez, Andaluzia, Katalunia eta Gaztela-Mantxan ere gauza bera gertatzen da. Euskal Sozialistoi Lege honen kudeaketak asko kezkatzen gaitu geure alderdiak Gobernuarekin sinatu eta bultzatu zuen Itun Soziala betetzea nahi dugulako.