Prentsa-aretoa

Berriak

PSEk Jaurlaritzari eskatu dio “BEZik gabeko kanpainekin” amaitzeko, zerga-iruzurra bultzatzen baitute

PSEk “BEZik gabeko kanpainekin” amaitzeko eskatu du
PSEk “BEZik gabeko kanpainekin” amaitzeko eskatu du

Susana Corcuera legebiltzarkide sozialistak gaur Arantza Tapiari eskatu dio zenbait neurri har ditzala, gehiago atzeratu gabe, "BEZik gabe" kanpainekin amaitzeko; zenbait dendak abian jartzen dituzte promozioa egiteko.

PSE-EEren ustez, halako kanpainak publizitate iruzurtitik gertu daude, uste okerrak sortzen dituzte zergak ordaintzeko beharraren inguruan, eta horrek ondorioak ditu zergadun guztientzat eta zerga-iruzurra pizten dute.

Sailburuak iragarri du sailen arteko lan-mahai bat jarriko dutela abian halako praktikak geldiarazteko; izan ere, bozeramaile sozialistak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio erabakiak azkar hartzeko.

 

Beste berri batzuk...

Iruzkinak