PSEk Monederori gogoratu dio sozialistek ezin utziz borrokatu dutela euskal gizartearen askatasunaren eta ongizatearen alde
Miguel Ángel Moralesek azpimarratu du "Euskadin Podemosek ez duela egonkortasun ideologikorik eta garrantzia politikorik”
PSE-EEko Antolakuntzako idazkariak, Miguel Ángel Moralesek, bere buruari galdetu dio zer ekarpen egin duten Podemoseko agintariek Euskadiko garapen eta aurrerapenerako"; “Euskal Sozialistok, aldiz, betidanik egin dugu lan horren alde”. Moralesek azpimarratu du euskal sozialismoak 130 urtez egin duela politika hemen, ondoko ezin utzizko helburuarekin: euskal gizartearen ongizatea eta askatasuna lortzea. Podemos alderdiko zuzendaritzako kide ohiak goizean Barakaldon egin dituen adierazpenak direla-eta, PSE-EEko arduradunak gogoratu du bere alderdiak aurretik halakoak bizi izan dituela, sozialisten borrokari, lanari errespeturik ez adieraztekoak, baina euskal errealitatea ezagutzen ez dutenek egin dute, Monederok bezala.
“Ez nau harritzen halako deskalifikazio barregarriak, sendotasun ideologikorik eta garrantzia politikorik ez dutela ezkutatzeko egiten dute. Non egon dira Podemoseko agintariek sozialistok gure herriaren alde gin egin dugunean, bizitza ere arriskuan jarri dugunean?”, aipatu du Moralesek. Horrez gain, EAJrekiko akordioak aldeztu ditu; izan ere, horiei esker euskal erakundeak gobernatuko dira eta zenbait programa jarriko dituzte abian enplegua sortzeko, krisitik irteteko eta elkartasunerako, horixe behar baitu herriak. Gainera, Podemosek ere Bildurekin zenbait herrietan (Errenterian, esaterakoa) boterea banatzeok itunak egin dituela gogoratu du, eta ahaztu egin du Pablo Iglesiasek esandakoa, Bilduri terrorismoa berariaz kondenatzeko exijituko ziola.
Antolakuntzako idazkariak berriz esan duenez, PSE-EEk indar handienarekin aldeztuko ditu ideia sozialistak, baina horrek ez du esan nahi ez duela lan egingo beste indar politiko batzuekin. “Monederok ez daki aniztasunarekiko errespetua, desberdinen artean akordioak bilatzea eta alderdien interesen gainetik denon ongizateari lehentasuna ematea direla PSE-EEren egiteko moduak”, esan du Moralesek.