PSEk Rajoyri Barne Ministerioko gaiak konpontzeko exijitu dio
Ikerketa judizialaren emaitzek guztiz justifikatuta zegoela adieraz dezatela espero du

ETAko presoak kohesionatuta edukitzeko ardura ustez zuen taldeko kideen aurka egin den jarduera judiziala dela-eta, Euskadiko Alderdi Sozialistak, beti egin duen moduan, justiziaren erabakiekiko errespetua adierazi nahi du berriro ere.
Ekintza burutzeko uneagatik eta moduagatik, nolabaiteko larritasuna eta eztabaida sortu da. PSEk, ikerketa judizialaren emaitzek ekintza guztiz justifikatuta zegoela adieraz dezatela espero du.
PSEk eremu politikoan terrorismoaren aurkako borroka sartu nahi ez badu ere, Barne Ministerioaren justifikaziorik gabeko jarduera penagarria deitoratu baino ezin du egin, jarduerarekin hasi aurretik emaitzaren berri eman baitu. Jarduera horren bidez, bilatzen ziren frogak arriskuan jarri zituzten eta, gainera, ikerketaren arrazoiaren inguruan gizarteko batzuek dituzten mesfidantzak areagotu dira.
Erakunde judizialek gai horren inguruan has ditzaketen jarduerak alde batera utzita, eta beste aurrerakin batzuk ikusita, sozialistok Gobernuko presidenteari eskatzen diogu Barne Ministerioa konpon dezala behingoz. Gure herrian terrorismoaren zikloaren amaierak eskatzen baitu ardurak gain hartzea, irizpide argiak izatea eta adimenez jokatzea.