Prentsa-aretoa

Berriak

PSEk “Txerokiren” atxilotzea “albiste bikaina” dela esan du

Indarkeriaren erabileraren etika gizartean eta politikoki deslegitimatzen jarraitu behar dugu

BILBO Euskal Sozialisten Idazkari Nagusiak, Patxi López, gaur esan du Frantzian egindako atxiloketa, ETAko aparatu militarraren buru nagusienekoa, Mikel Garikoitz Aspiazu, alias 'Txeroki', oso "albiste garrantzitsua" dela eta ziurtatu du "demokrata guztiek gaur atzo baino lasaiago sentitzen gara". "Beti da albiste on bat atxilotua izana, ETAko aparatu militarraren arduraduna ohi dena, komanduak prestatzen zituena eta beraz, hilketak erabakitzen zituena, herri honetako herritarren aurka atentatzen zuena". PSE-EEko liderrak Estatuko Segurtasun eta Indar Kidegoeia zoriondu zien eta eskertu ere bere lana, eta baita Frantziako Poliziaren kolaborazioa eta esan zuen espero zuela "hala jarraitzea, lehen bait lehen talde terroristarekin amaitzeko". Bestalde, Lópezek esan zuen ETA "inoiz baino ahulago dagoela" eta ziurtatu zuen "egin behar dena da, politikatik eta alderdi demokratikoek bermatzea, inolako zalantzarik gabe, Zuzenbidezko Estatuak egiten duen guztia terrorismoari aurre egiteko, poliziaren efikazia, justiziaren irmotasuna eta nazio arteko laguntza", eta "gaitzespen soziala eragitea eta biolentzia etika, politika eta sozialki deslegitimatzea eta oinarri nahi diren argumentu faltsuak ere".

Beste berri batzuk...

Berri honetara lotuta dauden artxiboak

Iruzkinak