Ramiro Pinillak obra zabala utzi digu oinordetzan
![Ramiro Pinillak ekitaldi horretan parte hartu zuen 2008ko abenduaren 17an bideo baten bidez. [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Acto-en-el-que-particip-Ramiro-Pinilla-a-travs-de-un-video-el-17-de-diciembre-de-2008-Foto-Socialistas-Vascos-Ramiro-Pinillak-ekitaldi-horretan-parte-hartu-zuen-2008ko-abenduaren-17an-bideo-baten-bide-544a119dd934f.jpg)
Alderdi Sozialistak Ramiro Pinillaren senide eta adiskideei adierazi nahi die atsekabetuta dagoela gure literaturaren idazle bikaina hil delako. "Ramiro Pinillak obra zabala utzi digu oinordetzan, eta jarraituko du bere pertsonai eta istorioetan bizitzen”, aipatu du PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendiak.
“Pinillak baino ez du jakin Euskadi modernoaren eraldaketa eleberrietan jasotzen eta azaltzen, borroka, nahaste eta kontraesan anitz jasoz. Baina historiatik eta abiapuntutzat duen lurraldetik haratago joan, eta espazio unibertsal bat eraikitzea izan du helburu, eta horixe da bere meriturik handiena.
Pinillak Idazmenarekiko eta sufritzen duen jendearekiko konpromisoa zuela nabarmendu du; horrez gain, jarrera adeitsu eta umila zuela aipatu du. Hori dela eta, idazlearentzat oso pozgarria izan zen Patxi Lopezen Gobernu Sozialistak 2012an emandako saria: Lan Onari.
“Jaso dituen sariekin batera, beste onarpen txiki bat izan zen, baina euskal herritar guztiek gure idazle unibertsaletako bati egin nahi zioten omenaldia ere izan nahi zuen”, aitortu du Mendiak.