Prentsa-aretoa

Berriak

Ramón Jaureguik dio “Demokratikoagoa izango den eta politika mailan parte hartze handiagoa izango duen Europa federala” eraiki behar dugula

Europar hauteskundeetarako hautagai sozialistak, Ramón Jaureguik, gaur goizean Bilboko Europa Forumean- Tribuna Euskadin hartu du parte. Nueva Economia Forumak antolatu du. Jaureguik esan du "Europar Batasuna indartu behar dugula", eta, horretarako, "Europa federal demokratikoagoa eta parte-hartze handiagokoa lortu behar dugula".  “Herritarren, eskubideen eta askatasunen denon eremu bat, XXI. mendeko munduan aldaketarako funtsezko eragilea baita”, azaldu du.

Jaúreguik hitzaldian zehaztu egin du zer nolako arriskuak dituen Europar Batasunak, eta ondokoak aipatu ditu, besteak beste: “nazionalisten tentaldia”, Estatuko Nazionalistena, muturreko eskuinekoarena eta Estatu kideetako nazionalismo periferikoena.  Azken horiei dagokienez, esan du bere ustez ezin dela “Europa zatituago”  izan.  "Ez dut uste 40 edo 50 estatu kide dituen Europa gobernatu daitekeenik", esan du.

Arriskuak finkatu ondoren, agintari sozialistak azaldu du bere ustez zein erronka izan behar dituen Europar Batasunak:

  • Batasuneko ekonomia-politika aldatzea.
  • Europako gizarte-batasuna indartzea.
  • Eta politika-batasuna indartzea.

Jauregik dio “Europako Batasun Federalerako urrats atzeraezina eman behar dugula, erakundeak eta horien funtzionamendu demokratikoa sendotzekoa”.  “Galdutako kreditu demokratikoa ezingo dugu berriz ezarri, barruan zein kanpoan europar demokrazia sendoa ez badugu.  Herriaren izenean, merkatuetatik at, erabakiak hartuko dituzten erakundeak ez baditugu.  Munduaren geopolitika berrian Europar sendoa ez badugu”, adierazi du.

Jaureguik esan du “europar kontzientzia eta benetako europar demosa sortzeko beharrezkoa dela sormen eta irudimen ahalegina egitea intelektualtasunaren eremuan, gizarte-komunikabideen arloan, hezkuntza eta kulturan, orain arte ez baitute Europa eraikitzeko prozesuan beharko luketen funtzioa eduki”.

Ramón Jaúregui Nueva Economía Forumean
Ramón Jaúregui Nueva Economía Forumean

Beste berri batzuk...

Iruzkinak