Ramón Rubail sarien 7. edizioa
Ramón Rubial sarien 7. edizioan euskal epaileek, Alfonso Guerrak, Ikerbasquek, Elikagaien Bankuak, Mariví Bilbaok eta Gran Wyomingek lortu dute saria
Ramón Rubial sarien 7. edizioaren bidez onartu egin zaie 7 pertsona edo entitateri "lan aktibo" handia egin dutela eta eredu izan direla kulturaren arloan, ikerketaren arloan, demokrazia defendatzeko orduan eta, orokorrean, balore sozialistak sustatzeko orduan; balore horiek hainbat urtez milioika pertsona mugiarazi ditu gizarte bidezkoago eta duinago bat aldezteko. Baina orain “eskuin neoliberalen” erasoekin mehatxatuta daude horiek; “aurreko eta geroko belaunaldikoek egindako lanaren emaitza lapurtzen ari dira” eta horren aurrean, Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Patxi Lopezek, “nahikoa dela" esan behar dugula dio. "Hori guztia inoiz baino indar handiagorekin mantendu behar dugu, kolokan baitago. Neoliberalek esaten digute (betiko diskurtsoarekin) Estatua gutxitu behar dugula guk askatasun handiagoa edukitzeko. Baina euren betiko gezurra ere da. Egia esateko, gutxitu nahi duten gauza bakarra gure eskubideak, gure askatasunak, zerbitzu publikoak dira, eta horiek herritarren arteko berdintasunaren eta ongizatearen bermea dira", ohartarazi du. Patxi Lopezek Ramón Rubial sarien 7. edizioaren ekitaldia amaitzeko eta demokraziaren eta askatasunen defentsarako saria emateko ardura zuen. Mercedes Guerrerok, Arabako Auzitegiaren presidenteak, eta EAEko Auzitegi Nagusiko presidenteak, Juan Luis Ibarrak, jaso zuten sari hori. Euskal epaileek euren indarra erakutsi zuten ETAren terrorismoari aurre egin ziotenean eta, orain, Hipoteken Legearen salaketaren buru izan direnean eta etxe-kaleratzeak geldiarazten saiatu direnean.
Alfonso Guerra agintari sozialista historikoari "balore sozialistak aldezteko erakutsitako lan, sendotasun eta irmotasunagatik” eman diote saria, baita askatasunen sistema hau eraikitzen lagundu zuelako. Patxi Lopezen esanetan, "gure balore eta printzipioen oinarri bat da".
Lankidetzaren arloan, Ramón Rubial sariek ELIKAGAIEN BANKUAK egindako lana txalotu zuten; beharrak dituztenei laguntzeko lan egiten du antolakunde honek, eta gaur eskari eta behar handiagoa du. Ikerketaren eremuan Ikerbasquek jaso zuen saria Euskadi "europar erreferentzia moduan kokatu duelako ikerketa-talentua erakartzeko orduan, eta erakutsi du ezagutzaren bitartez beste aukera bat dagoela murrizketen aurrean".
Komunikazioan eta Kultura arloan egindako lanagatik ondokoei eman zaie saria: Gran Wyomingi “etsipenaren aurka diskurtsoa sortzen lagundu duelako”, eta Bilboko Mariví Bilbao aktoresari "erakutsi duen izaera adeigabe eta ausartagatik, loaldi honetatik esnatzeko eta loaldi hori zaunken bidez aldatzeko horixe behar dugulako".
Patxi Lopezek bere buruari galdetu dio ea norbaitek ondoko galdera egingo ote duen etorkizunean: "zer egin genuen gure eskubideak murrizten saiatu zirenean eta krisia aprobetxatu zutenean Zuzenbideko Estatua eta gurea zen guztia deuseztatzeko?". "Ez dakit zein izango den taldearen erantzuna. Baina badakit gaur saritu ditugun pertsonak begiratuz gero errespetua eta mirespena izango direla nagusi”, esan du.






