Ramón Rubial sarien 9. edizioa
Idoia Mendiaren ustez, Euskadin “desberdintasunei eta urritasunari” aurre egiteak lehentasuna du 2030rako independentzia proposatzen dutenen aurrean

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, 2030. urterako Sozialistok ondoko Euskadi nahi dugula azaldu du: "desberdintasunetatik eta urritasunetik betiko aske izango den Euskadi, nazionalismotik independentziaren alde egiten dutenen aurrean. Mendiak azaldu duenez, "Sozialistok ez dugu hizkuntzagatik, kulturagatik edo sentimendu batengatik bereiziko den herrialde bat nahi, herritar libre eta berdinetan oinarritutako herri bat baizik”.
Ramón Rubial sarien 9. edizioaren amaiera-ekitaldian esan du hori guztia Idoia Mendiak. Ekitaldia, gaur goizean, Donostian egin da.
Sari-banaketa horren bidez, zenbait pertsona, enpresa, talde edo gizarte-eragileren lana onartu da, eta sariei izena ematen dionaren figura goraipatu da. “Ramón Rubiali begiratzen diogu, egungo garai konplexu eta aldakorrean, zenbait erreferentzia behar ditugulako gida moduan”, azaldu du Mendiak.
PSE-EEko liderrak esan du sariek eta saridunek Ramón Rubialen “elkartasunaren, ahaleginaren, berdintasunaren, askatasun-konkistaren balioekin lotuta daudela". “Balio horiek Euskadin gure gizartea eraikitzeko erabiliko ditugun adreiluak izan behar dute, gure seme-alabei transmitituko diogun gizartea alegia", Gaineratu du.
Eraiki nahi dugun geroa eraiki ahal izateko, egun, Euskadin, eskuinak eta nazionalistek entzun nahi ez dituzten zenbait hitz aipatu behar dira: “kalitate oneko lan egonkorra, gizarte-babesa, desberdinen arteko bizikidetza, modernitata... Sozialistok beti aldeztu ditugu hitz eta printzipio horiek. Eta sustatu egingo ditugu gobernatuko ditugun erakundeetan”, azpimarratu du.
Javier Fernández
Asturias Printzerriko presidente eta Asturiasko Federazio Sozialistako idazkariak (FSA-PSOE), Javier Fernandezek, harro jaso du larunbatean Balio Sozialisten Defentsagatiko Ramón Rubial saria, eta “sinbolo bat” dela esan du.
“Espainian norbaitek adostasuna praktikatzen jakin badu, Ramón Rubial izan da hori”, esan du Asturiasko presidente berriz hautatua izateko hautagai sozialistak, euskal agintari sozialista historikoaren izena duen saria jaso duenean, Europa Pressek jasotako FSA-PSOEren informazioaren arabera.
Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, eman zion saria Javier Fernandezi, eta sariarekin hunkituta zegoela eta esanahi berezia zuela esan zuen; izan ere, bere “belaunaldiko” sozialistentzat oso garrantzitsua izan zen.
“Gizon eta politiko umila izateagatik miresten dugu", eta "inork baino hobeto ordezkatzen du alderdi sozialistaren historiaren eta Espainiako historiaren bi etapen arteko zubia".
Horrez gain, Ramón Rubialen izaera azaltzeko bi hitz erabili zituen: adostasuna eta autonomia. “Espainian norbaitek adostasuna praktikatzen jakin badu, Ramón Rubial izan zen hori”, azaldu zuen Javier Fernandezek. Gainera, "Euskadin garai demokratikoko lehen lehendakaria izan zen". Hori dela eta, Asturiasko presidenteak esan zuen Rubial “sozialisten gidaria izan dela, bidea argitzen duela, une honetan, dena ilun dagoela".