Ramon Rubial Sarien 9. Edizioa
Bederatzigarren edizioan, Ramón Rubila Fundazioaren Patronatuak, Ramón Rubial sarien epaimahaia osatzen dutenek, ondoko sariak ematea erabaki du.

Ramón Rubial saria Elkartasunari:
Epaimahaiaren ustez, CARITASek merezi du saria, ekonomia-krisi handia dela-eta gure herritarrek dituzten behar funtsezkoetako batzuei erantzuteko ahalegin solidario handia egiten duelako eta esku zabala delako. Boluntarioen lan desinteresatua da adibide onenetako bat.
Epaimahaiaren ustez, MEDICOS SIN FRONTERASek merezi du saria, Afrikan ebola izurritearen ondorioak arintzeko lan humanitario handia egiten duelako. Halaber, uste du Médicos Sin Fronteras mundu luze-zabaleko esperientzia solidario paregabea dela, eta kontinente guztietan berrogei urtez lan egin ondoren, kontzientziak eragiten jarraitzen duela eta krisi-egoeran daudenei laguntzen jarraitzen duela, sexu, erlijio, ideologia edo arraza dela-eta diskriminaziorik egin gabe.
Ramón Rubial saria Kulturari, hil ondoren:
Epaimahaiak uste du RAMIRO PINILLA jaunari eman behar zaiola saria, euskal gizartearekin izan duen konpromisoagatik eta Euskadiko kulturari egin dion ekarpen baliotsuagatik. Literatura-sorkuntzak baloratu ditu bereziki, eta horietan jakin izan du islatzen gaur ezagutzen dugun Euskadi eraikitzeko izan ditugun balio- eta kultura-aniztasuna.
Ramón Rubial saria Euskal Enpresari:
VICINAY CADENAS da, epaimahaiaren ustez, saria merezi duena, gure inguruneko industria-garapenari lagundu baitio. Etengabeko hobekuntzaren eta ezagutzan oinarritutako produktuen lehiakortasunaren aldeko apustua, garapen- eta berritze-eredua eta Bizkaia lurraldearekiko konpromisoa baloratu ditu Epaimahaiak saria emateko.
Ramón Rubial saria Kirolari.
DONOSTI GIMNASIA ERRITMIKO KLUBAk merezi du saria Epaimahaiaren ustez; izan ere, egindako kirol-ibilbideak lana eta ahalegina batu ditu lehiatzeko kategoria guztietan arrakastak lortu arte. Halaber, aintzat izan du kirolaren balio unibertsalekiko konpromisoa, eta lan handia egin du Euskadin jendearentzat ezezaguna den eta Donostiako gazteei zuzenduta dagoen kirol-diziplina zaindu eta zabaltzeko.
Epaimahaiaren ustez, JUAN MARTÍNEZ DE IRUJO jaunak merezi du saria euskal kirolean lortu dituen arrakastengatik eta izan duen konpromisoagatik. Pilota kirolean egin duen ekarpena eta kirol ibilbide luzean lortu duen garaipenen zerrenda baloratu ditu epaimahaiak.
Ramón Rubial saria Komunikazioari:
Epaimahaiaren ustez, José María Pérez Gonzalez jaunak, “PERIDIS”ek, merezi du saria, ibilbide profesional luzea egin duelako eta konpromiso handia duelako gizartearekiko. Ramón Rubial Fundazioak saria emango dio Komunikazioaren kategorian artikulu anitz, hainbat liburu egin dituelako eta marrazkien bidez espainiar errealitatea bikain islatu duelako. Gainera, gure herriko gizarte-, kultura- eta ekonomia-garapenari egin dion ekarpena eta gure kultura-ondarea zaintzeko erakutsi duen interesa ere aintzat hartu ditu Fundazioak.
Ramón Rubial saria Ikerketari
Epaimahaiaren ustez, CITA ELZHEIMER FUNDAZIOAK merezi du saria, lan handia egin duelako Alzheimer gaixotasunaren eta neuroendekapenezko beste gaixotasun batzuen tratamenduan ikertzeko. Gainera, gaixotasun horietarako terapiak eta konponbideak bilatzeko inplikatu diren zientzialari eta profesionalen konpromisoa ere baloratu du.
Ramón Rubial saria Elkartasunari eta Askatasunari
Epaimahaiaren ustez PARISKO HERRITARREk merezi dute saria, urte hasieran jasandako terrorista-erasoen aurrean izan zuten erantzun demokratiko eta mobilizazio baketsuengatik. Demokrazia, Frantzia errepublikako balioak eta gizarte-eremua eta europar eskubideak aldeztu dituztelako, eta askatasunari ekarpen ukaezina egin diotelako. Hori dela eta, Ramón Rubial Fundazioak uste du Parisko herritarrek merezi dutela saria.
Ramón Rubial saria Balio sozialisten alde egiteagatik:
Epaimahaiaren ustez, JAVIER FERNANDEZ jaunak merezi du saria, bizitza osoan egin duelako lan ideia eta proposamen sozialistak zabaltzeko eta abian jartzeko. Halaber, epaimahaiak aintzat hartu du Asturiasko gizarteari aurrera egiten lagundu diola Printzerriko lehendakaritzatik. Ohorez, zorroztasunez eta arduraz aritzen da lehendakaritzan, eta gobernatzeko beste era solidarioago eta bidezkoago bat aplikatu du.
Saria Basauriko Jon Alberdiren “Remolcador den la Ria” eskultura izango da.
Sariak apirilaren 18an, 12:00etan, Donostiako Amara Plaza hotelean banatuko dira.