“Reflexiones de futuro- Etorkizuneko Gogoetak” hitzaldi-zikloa
Urtarrilaren 23tik otsailaren 1era, Euskadiko hiru hiriburuetan 8 hitzaldi egingo dira, eta ondokoek hartuko dute parte: Martín Schulzek, Felipe Gonzalezek, Emilio Ontiverosek, Alberto López Basagurenek, Javier Fernandezek, Susana Diazek, Emilio García-Pagek, Elena Valencianok, Alfredo Pérez Rubalcabak eta Patxi Lopezek.
Etorkizuneko segada. Hona hemen europar gizartean hurrengo europar hauteskundeetan izango duen erronka: orain arte aldaezin ziren eskubideei “eraso historikoa” egiten dioten aukera neoliberalaren edo sozialdemokraziaren proposamenaren artean hautatzea. Azken honek, gai horien inguruan beste erantzun batzuk sartu nahi ditu eztabaida publiko eta politikoan. “Krisitik irten behar dugu, bai, baina krisitik gizarte sendotu gisa, ezagutza mailan balio handiko gizarte moduan, eta balio erantsia duelako lehia dezakeen gizarte moduan irten nahi dugu, edo soldata txikiak, pentsio txikiak eta pertsonentzako duintasunik gabeko gizarte ezegonkor moduan irten nahi dugu”, azaldu du Isabel Celaak, PSE-EEko Trebakuntzako, Ikasketetako eta Programetako arduradunak. Isabel Celaa da, gainera, “Reflexiones de futuro- Etorkizuneko Gogoetak” hitzaldi-zikloa antolatzeko arduraduna.
“Reflexiones de futuro- Etorkizuneko Gogoetak” hitzaldi-zikloa urtarrilaren 23tik otsailaren 1era Euskadiko hiru hiriburuetan egingo da, eta ondokoak hartuko dute parte: Europako Parlamentuko presidente Martín Chulzek; Gobernuko presidente ohi Felipe Gonzalezek, eta Emilio Ontiveros eta Alberto López de Basaguren ekonomialariek. Gainera, Alfredo López Rubalcabak, Javier Fernandezek, Susana Diazek, Emilio García Pagek, Elena Valenciak eta Patxi Lopezek osatuko dute sozialdemokraziaren ahotsen kartela. Horiek guztiek, herritarrek zenbait arlotan dituzten kezkak eta erronkak aztertuko dituzte, ondoko gaien inguruan, besteak beste: globalizazioa, krisia, estatu eredua, federalismoa, autonomoek eta udalek krisian duten funtzioa, berdintasunerako politikak, ekonomia-politikak edo Europa ereduak.
Isabel Celaak nabarmendu du hitzaldi horien bidez, sozialdemokraziatik abiatuta ideien eztabaida sustatu nahi dutela; horrela bada, eskuinaren eztabaidagai “zaharkituak” alde batera utzi nahi dituzte, politikaren, komunikabideen eta biztanleen arteko harremana “intoxikatzen" baitute. Horren ordez, etorkizunera begira zenbait hausnarketa eztabaidatuko ditugu zer nolako gizarte eredurantz joan nahi dugun jakin ahal izateko.
“Oso une garrantzitsua da, Europa mailako aukerek sozialdemokraziaren alderantz jo behar dute, bestela, eskuineko politikekin jarraituko dugu lan egiten, eta horiek biztanleen bizi-baldintzak ezegonkortzen dituzte”, gaineratu du Celaak. Horren gain, proposamen horiek ez direla erraz abian jartzeko modukoak baina behar-beharrezkoak direla aipatu du.
Jardunaldien ordutegia
“Reflexiones de futuro- Etorkizuneko Gogoetak” hitzaldi-zikloa urtarrilaren 23an, osteguna, Euskalduna Jauregian hasiko da. Egun horretan, 18:30etik aurrera, Gobernuko presidente ohi Felipe Gonzalezek “Eredu orokorraren krisia” aztertuko du. Urtarrilaren 24an, ostirala, leku eta ordu berean, Alberto López Basagurenek, Zuzenbide Konstituzionaleko katedradunak, ondoko galdera luzatuko du: "Federalismoa, zergatik eta zertarako”.
Asteburu horretan, Donostian jarraituko dugu. Larunbatean 11:30etatik aurrera Kursaal Jauregian Andaluziako Juntako presidenteak, Susana Diazek, parte hartuko du eta “Proiektu sozialistaren etorkizuna” gaia jorratuko du. Urtarrilaren 27an, astelehena, 18:30ean, Vitoria-Gasteizeko Silken Hotelean Emiliano García Pagek ondoko gaiaren inguruan hitz egingo du: “Udalak bizi dugun erakunde-krisian”.
Urtarrilaren 28an, asteartea, berriz Bilbon, Euskalduna Jauregian, 18:30ean, Enpresako Ekonomiako katedradun Emilio Ontiverosek “Espainiar Ekonomia, zer biziberripen?” gaiari buruz esan beharrekoa entzungo dugu.
Asteazkenean, 29an, Asturiasko presidente Javier Fernandez izango da protagonista, eta Vitoria-Gasteizko Silken hotelean "Politika eta merkatu-askatasuna" diatriba inguruko hitzaldia emango du.
Urtarrilaren 31n, ostirala, Europar Parlamentuko presidentearen, Martin Schulezen ideiak eta hausnarketak entzuteko unea izango da. Honek “Herritarren europa” izeneko mahai-inguruan parte hartuko du. PSOEko lehendakariordeak, Elena Valencianok, ere parte hartuko du ekintza horretan, eta Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da.
Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Patxi Lopezek, eta PSOEko idazkari nagusiak, Alfredo Pérez Rubalcabak, “Reflexiones de futuro- Etorkizuneko Gogoetak” lehen zikloaren amaiera-ekitaldiaren ardura izango dute. Ekitaldi hori otsailaren 1ean Donostiako Kursaal Jauregian izango da.
