Prentsa-aretoa

Berriak

Respaldo parlamentario a la iniciativa socialista para eliminar todas las claúsulas hipotecarias abusivas

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldea
Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldea

Eusko Legebiltzarrak ostegunean sozialisten ondoko ekimenaren alde egin du: Espainiako Gobernuari, europar jarraibideak betetzeko, neurriz gabeko hipoteka-klausulak kentzeko behar diren lege guztiak alda ditzala, adibidez, orainean ematea, atzerapenengatiko interesak, eragindako ondasunak merkeago jartzea, gehiegizko zorrak sortzen dituzten egoerak eta kontsumitzaileen babesa hobetzeko neurri guztiak. 

Etxebizitzako bozeramaileak, Bixen Itxasok, sustatu du proposamen hori, eta gogoratu du Europar Parlamentuak, espainiar sozialista baten ekimenez ere bai, hipoteka-maileguak arautzeko lehen zuzentarau proiektua onetsi zuela. Arlo horretan egindako lehen arauketa da, eta banku-entitaterentzat zenbait betebehar ezarri ditu. Espainiako Gobernuak, aldiz, amaitu gabeko erreforma baino ez du egin.  Hortaz, europar arauak, zazpi eguneko epea ematen du hipoteka-kontratu bat sinatzeko edo atzera egiteko, ordainean emateko aukera jaso du, ordainketa malgutasuna kontzeptua sartu du, gainbegiratzeko mekanismoak ezarri ditu eta lotutako produktuei mugak jarri dizkie.  Aurreikuspen horiek bat datoz arlo horretan eman diren zenbait ebazpen judizialekin.

Horregatik, Legebiltzarrak alde egin du eta, horrela bada, europar lege aurreikuspen hori baloratzeaz gain, Espainiako arauetan ere ezarri beharko da; horrela bada, Hipoteken Legea, Prozedura Zibileko Legea, Hipoteka Merkatuaren Arauketa, Kreditu-entitateen Esku-hatzeko Diziplinaren Legea, eta Hipoteka Maileguak Subrogatzeko eta Aldatzeko Legea aldatu beharko dira.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak