Reyes-ek Gobernuaren sektakeria salatu egin du, gaztelazko kultur elkarteak baztertu baititu
Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldeko Kulturako bozeramaileak, Vicente Reyesek, Eusko Jaurlaritzaren "sektakeria" salatu du, "gazteleraz idazten duten euskal idazleak baztertu baititu".
Horixe esan du sozialisten ekimen bat aldeztu duenean; ekimen horren bidez, 2012ko aurrekontuen luzapena egin denez, aurrekontu horietan ondoko elkarteei diruz laguntzeko aurreikusitako partidak buru ditzaten eskatu dute: Euskadiko Idazleen Elkartea, Blas de Otero Fundazioa, Euskal Produktoreen Elkartea eta Euskadiko Liburu-denden Federazioa. Talde horiek, bertan behera utzitako kontuen arabera, ez lukete Gobernuaren laguntza jasoko, baina, gogoratu duenez, luzapena aplikatuz laguntza hori jaso dezakete eta horrela bada, Gobernuak "bidegabekeria" zuzenduko luke.
Baina Reyesek gogoratu du Jaurlaritzako Kulturako arduradunek euskaraz ekoizten duten elkarteei baino ez dietela diru-laguntzarik emango eta hori “justifikaziorik ez duen baztertzeko burugogorkeria ulertezina" da. Esan duenez, “lotsatu beharko lirateke erabaki horren sektakeriagatik”.
Sozialisten ordezkariak Euskadin hizkuntza arrazoiengatik ezin dela inor baztertu dio, eta Jaurlaritzaren erabakia dela-eta “gazteleraz idazten dutenak euskaldunak ez ote diren” galdetu dio bere buruari “Eusko Jaurlaritzak ez baitie babesik ematen profesional moduan promozionatzeko".