Prentsa-aretoa

Berriak

Rodolfo Ares: "Aurrekontuen alorreko adostasuna garrantzitsua da Espainia eta euskadirentzat"

"Albiste ona da inoiz baino beharrezkoago denean, baliabideak dauzkagula jakitea”

JAKINARAZPENA Rodolfo Aresek, Euskadiko Alderdi Sozialistaren bozeramaileak, “Gobernuak EAJ eta BNGrekin, Estatuko Aurrekontu Orokorren inguruan, egin duen akordioarekin pozik” dagoela adierazi du, eta horrez gain, Estatuko Aurrekontu Orokorrei “geure babes osoa ematen diegula” argitu du. “Akordio horretan –azaldu du Rodolfo Aresek- euskal sozialistok prozesuaren inguruko informazioa izan dugu uneoro”. “Akordio hau –adierazi du Rodolfo Aresek- ona da Euskadirentzako eta Espainia osorako. Oro har, albiste ona da gaur egun bizitzen ari garen zailtasunei aurre egiteko inoiz baino beharrezkoagoak diren baliabideak eta egonkortasuna emango dituzten Aurrekontuak dauzkagula jakitea”. “Baina horrez gain, -argitu du bozeramaile sozialistak- akordio hau garrantzitsua da Euskadirentzako, izan ere, geure garapenerako inbertsio erabakigarri eta estrategikoak bermatuko ditu, adibidez, Abiadura Handiko Trenaren inguruan (hau da, euskal Y delakoa), Euskadiko portu eta aireportuen esparruan eta Neutroien Espalaziorako Europako Iturria bezalako apustuei dagokienez”. Euskadiko Alderdi Sozialistaren bozeramaileak, “ikerketa eta garapenaren alorreko akordio hasierak esparru horretan Administrazioen arteko akordioa indartuko duela eta ondorioz, alor horretan garapen handiagoa lortuko dela" adierazi du. “Euskal sozialistok –esan du Rodolfo Aresek- beti defendatu izango dugu Ikerketa eta Garapena Administrazio bat baino gehiagoren eskumena dela, eta ondorioz, haien arteko adostasuna beharrezkoa dela. Azkenean, eskatzen genuen akordio hau nagusitu da eta horrek pozten gaitu”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak