Rodolfo Ares: “Aurrera pausu garrantzitsua da aurreko jarrerekiko”

PSE-EEren ustez, gaur zabaldu den ETAko presoen adierazpena “aurrera pausu garrantzitsua da presoek orain arte izan duten jarrerekiko, praktikan amnistia exijitzen baitzuten inolako ardurarik gain hartu gabe, 850 pertsona hil dituzten eta sufrimendu handia sortu duten ekintza terrorismoengatik”.
“Barne kontsumorako ohiko erretorika eta onartu ezin ditugun zenbait balorazio jasotzen badira ere, komunikatuaren alderdi garrantzitsuena da ETAko presoak prest daudela norberak gizarteratzeko legezko bidea ibili nahi duela eta justifikaziorik gabe egin duen kaltea onartu nahi duela. Horixe da guk eskatzen geniena, adierazi du Antolakuntzako eta Koordinazioko idazkari Rodolfo Aresek.
Aresek, gainera, “pairatutako indarkeria gainditzeko bidean aurrera egiteko, presoek ETAri berehala desagertzeko exijitu beharko diotela” esan du. Antolakunde terrorismoa desagertuz, errazagoa izango baitute euren iragan kriminalarekiko harremana haustea eta gizartearekin duten ardura gain hartzea, bereziki, atentatuen zuzeneko biktimekin duten ardura. Bestalde, egoera berrietara egokitu ahal izango litzateke espetxe politikaren modulazioa”.
Talde terroristako presoek, gaineratu du Rodolfo Aresek, jakin behar dute “legezko bideak” onartzea, hau da, adierazpenean aipatutako horiek onartzea, ez dela aukera bat, espetxe-onurak izateko aukera bakarra baizik. Eta, gainera, ez da "adostutako prozesurik" izango, eta legeak xedatutako "baldintzak eta bermeak baino ez direla aplikatuko"