Rodolfo Ares-ek bere asetasuna adierazten du eta dio An-ak baieztatu duela "argi eta garbi" deliturik ez zena egon ezker abertzalearekin hitz egin zutenean
PP-ri eskatzen dio "barkamena eskatzeko" eta Gobernu sozialistarekin duen "eraso" estrategia zuzentzeko
BILBO
PSE-EE-ko antolamendu idazkaria eta Exekutibako Bozeramaileak, Rodolfo Ares, gaur bere asetasuna adierazi du Auzitegi Nagusiaren ebazpenagatik, Manos Limpias, funtzionario publikoen sindikatuak aurkeztu zuen kereila Zapatero eta beste sozialista buruzagien aurka atzera bota duelako, Patxi López-ek eta bera ere, ezker abertzalarekin egin zuten Donostiko bileragatik.
“Argi geratu da, guztiz garbi", -azaldu zuen- "ez Euskal Sozialisten Idazkari Orokorrak, ezta neu ere, ez genuela deliturik egin ezker abertzaleko kide batzukin egoteagatik aurreko uztailak 6-an".
Auzitegi Nagusiaren autoak zehazki abertitzen du "ez daudela oztopo legalik ez Gobernuarentzako, ez alderdientzako hitz egiteko ilegaltasunean dagoen alderdiarekin, egon ez badago debekatzen duen agindu bat".
"AN-aren erabakiaren azalpenak gure azalpenekin bat dator, gure abokatuen bitartez egin genituenak, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizi Auzitegi Nagusiari igorri genizkion PP eta Ermuako Foruaren salaketen ondoren esandako bileragatik, eta beraz, Auzitegi Nagusiak hartutako erabakiak pozten gaitu baieztatzen duelako ez genuela inolako deliturik egin" gehitu zuen.
Esan ondoren ez dakiela AN-ren erabakiak agian eraginik edukiko duen prozeduraren artxiboan, euren kontra dagoena euskal auzitegi nagusian,
Rodolfo Ares-ek berresan zuen "euskal sozilistak, beti bezala, Justiziaren erabakiak errespetatuko ditugu eta beti edozein organo judizialko eskueran egongo gara gure ekintzak eta gure politika jokaera adierazteko".
PP ALDERDIAREN JARRERA
AN-ren ebazpena jakin ondoren, Ares-ek Alderdi Popularrari esan zion "barkamena eskatzeko", PSE-EE-ko buruzagiak salatzeagatik eta exijitu zion bere "eraso" estrategia aldatzea, bai Alderdi Sozialista eta Gobernuaren kontra dutena.
"Honen ondorioz onartu behar zuten politikako onestasuneko arraia gorri guztiak zeharkatu dituztela eta beraz, euren jarrera aldatu behar dutela", hau esanez amaitu zuen.