Rodolfo Ares-ek dio "ezker abertzaleak politika egin nahi badu biolentziatik urrundu behar da".
“Hau egiten ez duen bitartean, beste dena sobran dago eta ez du inongo garrantzirik"
KOMUNIKATUA
PSE-EE-ko (PSOE), Bozeramailea eta Antolamendu Idazkariak, Rodolfo Ares azpimarratu du, "ezker abertzaleak politika egin nahi badu, biolentziaren mundutik urrundu behar da nahita nahi ez eta politika egin joku arauak eta giza eskubideak errespetatuz".
Honela, bozeramaile sozialistak baloratu du gaur goizean, Ezker Abertzaleko buruzagiek egindako proposamena, bertan "adostasun" baten alde jotzen dute, "autonomi politiko" berri bat sortzeko, Espainiaren barne, bertan lau herrialdeak egongo ziren "bi erkideetako biztanleak hala erabakitzen badute".
Rodolfo Aresentzat, “ biolentzia terrorista babestu eta justifikatzea, politikarekin ez da bateragarria". "Horregatik, ezker abertzaleak politika egin nahi badu, ETA-ri esan beharko dio honaino heldu gare, biolentzia kondenatu eta legaltasuna errespetatu".
“Honako hau egiten ez duten bitartean, beste guztian sobran dago eta ez du inolako garrantzirik. Ezker abertzaleko buruzagiek jakin badakite demokrazian, proiektu politiko guztiak defendatu daitezkeela, biolentziarik ez dagoenean eta arau demokratikoak errespetatzen direnean". "Beraz, herritarrak ezin dute konfunditu euren mintzaerarekin".
Dena den, sozialista bozeramailearentzako, gaur, ezker abertzaleak jakinarazi duen proposamena, "lurralde-unitatearen eta autodeterminazioaren aldekoa da, hau da, erabakitzeko eskubidearen aldekoa, eta denok dakiten bezala, Euskal Sozialistak ez gaude horren alde".